Teknologia albisteak

ERTZ arte gunea

Erabiltzailearen aurpegia
larrabetzuko gaztetxea - Hori Bai gazte elkartea
2003-01-02 : 14:01

Ertz, Berako arte gunea da. Ertz Beran egiten den musika jaialdia da. Bertze musikak izenpean, ohikoa ez dena eskaini izan dute azken urteotan Beran. Ertz arte gunea den moduan, Bera kultur gunea da, sortu egiten den herri bat. Beran antzerkia, musika, taldeak eta kultur jarduera bat dago. Horregatik egin zaigu interesgarri, horregatik gonbidatu ditugu gurera. Elkarregaz ikasi ahal izateko

Ertz Berako kultur mobida bat da. Kultur etxetik abiatu, eta sortu, ikertu eta garatzeko esperimentu bat dela esan daiteke. Bertan biltzen dira artista plastikoak, margolariak, programatzaileak, musikariak... eta sortu gura duen oro. Artista ugari dago herrian, eta Ertz arte gunean batu dira. Gunea irekia da. Gunea zabalik dago.

Larrabetzun, arretaz jarraitu gura izan dugu Berako kultur ekoizpena. Eta aspaldian harremana estutzen ari da Larrabetzuko gaztetxea, bihotz bakartien kluba... eta beratar batzuen artean. Musikari dagokionez, oso gauza interesgarriak ateratzen ari dira aspaldion: Petti, Borrokan, Onddo, Xabi Erkizia, Xabier Montoiaren talde osoa beratarrek osatzen dute.... interesgarria da duda barik. Musika esperimentalaren eremuan, Xabi Erkizia dute aitzindari (Gutariko bat, Wodoo Muzak, eta beste hainbat taldetan ibilia).

Larrabetzura beratarrak gonbidatu gura izan ditugu, eta gaur gure artean erakutsiko dute Ertz arte gunea zer den, zertan ari diren eta ze asmo dituzten aurrerantzean. Gainera, Xabi Erkiziak berak instalazio bat paratuko du gurean. Berarekin izango dira Joseba Irazoki (Onddo, Petti, Xabier Montoia, do...) eta Iñigo Telletxea (Ni ez naiz Xabier Montoia, Onddo, Petti).

Gaur, urtarrilak 2, arrastiko 5etatik aurrera Kukubiltxo antzerki taldearen entsegu aretoan, gela ilunean, musika eta artearen argitan.

Erantzun

Sartu