Internet 2002: balantzea
Urte hasierarekin batera Sustatun Internet. 2002 urterako aurreikusiak artikulua argitaratu genuen, urte bukaera honetan Quebec-eko Veille -k Interneten urtean zehar gertatutakoaren gainean balantzea egiten du.
Hona hemen iragarritakoa eta urte bukaera honetan egindako balantzea:
- Merkataritza elektronikoaren demokratizazioa.
Konfirmatutako joera!.
Esate baterako, ipar amerikar gehiagok erosi du internet bitartez katalogoen bidez baino, bai AEB-en eta baita Kanadan. Interneten bidez egindako gabonetako erosketak lau bider gehiago igo dira interneten dendetan baino. Gaur egun, interneten bidez egindako gabonetako erosketak totalaren %5a da, eta VIA Rail Canada -k edota Admission sareak salmenten %20a internet bidez egiten dituzte.
- Ziurtasuna dela eta, arazoak izango ditu Microsoft-ek.
Konfirmatutako joera!.
Urte honetan, Microsoft-ek 72 segurtasun alerta izan ditu hau da, astean bat baino gehiago. Enpresa askotan orduak eta orduak eman behar izan dituzte Microsoft-en arazoei aurre egiteko partxeak eta bestelakoak ezartzen. Era berean, duela gutxi EAE-ko parlamentuan proposatu den bezala , Europa, Asia eta Latin Amerikako 25 estatu software librea erabiltzearen aldeko erabakiak hartu dituzte. Beste adierazle bat: Linux merkatuaren zatia Windows merkatua baino 10 aldiz gehiago hasi da. Hala ere, Microsoft ia monopolista izaten jarraitzen du.
- Hainbat konbergentzien porrota.
Konfirmatutako joera!.
Aipatutako konbergentzietan murgildutako talde guztiak sekulako beherakada izan dute bere balorean. Konbergentziako buru edo kapitain gehienak kaleratuak izan dira: Jean-Marie Messier (Vivendi Universal), Thomas Middelhoff (Bertelsmann AG), Gerald Levin (AOL Time Warner) edo Jean Monty (BCE)
- Ordaindutako musika sareen porrota.
Konfirmatutako joera!.
Aipatzen diren datuen arabera internauten %40ak saretik musika duan jo eta sua deskargatzen jarraitzen du. Napster itxi eta ixteko zailagoak diren sistema berriak martxan jarri ziren berehala ( eDonkey , Morpheus , Kazaa , ...). Bitartean, disken salmentak beherantz jo dute: AEB-n 2000 urtean %7a egin zuten behera, 2001ean %10a eta bakarrik 2002eko lehen sei hilabetetan beste %10a jaitsi ziren, eta beste lurraldeetan antzera samar. Sekulako aldaketa urtero %10 a gehitzen ohituta zegoen sektore batzentzat.
- Internetako negozio eredu propioaren sorrera.
Konfirmatutako joera!.
Enpresa askok lortu dute errentagarritasuna osorik edo aldeka eredu hau aplikatuz. Beharbada Yahoo da aipagarriena, gaur egun bere sarreren %40 a balore erantsia duten zerbitzuen salmentatik lortzen du: enplegu bilaketa zerbitzuak, iragarki txikiak, hostatze zerbitzuak, musika, topaketak, mezuak, ... Hala ere, bideragarritasuna gastuen jaitsieratik datorkie ere, hau da gastu operatiboen murrizketatik, eta batez ere lanpostuen murrizketatik.
- Interneteko webgune komunitario edo irabazi asmorik gabeko proiektuen berpiztea. "Dotcom"-en zoramenaren ostean horrelako guneen berpiztea izango da. Adibidea Québec-en: Chez Maya zaletu edo amateurren gunea bertako informazio enpresa potenteen guneak, La Presse (Montrealeko egunkaria) edo MontrealPlus-ek (Lycos eta Radio Canada) baino bisita gehiago ditu.
ooopss! Kale!.
Webgune pertsonalen arrakasta oso txikia izan da, oso marjinala, Chez Maya -ren kasua salbuespen bat, eta web aldizkariak ere, hots, weblog-ak ez omen dute lortu bere kalitate editorialaren haineko arrakasta, sustatu ezik :-)
- P2P (peer to peer) benetako iraultza etortzeke dago.
Konfirmatutako joera!.
Estatu Batuarren Armadak asmatutako P2P-k edo Peer Computing-ak gero eta indar gehiago hartzen ari du. Antza denez, Microsoft, Sun, IBM edo Intel-en web services delakoen garapenaren indar guztia P2P-ren bitartez bideratzen ari dira .
- Abiadura handiko Interneteko lehen aplikazio interesgarrien sorrera.
ooopss! Kale!.
Quebec-ek edo Kanada-k asko aurreratu ziren abiadura handiko konexioak hedatzen, baina edukien faltan, ez dira sortu aplikazio interesgarriak: itxaron egin behar, beraz, Ipar Amerikan eta Europan abiadura handiko konexioak hedatu arte. Interesgarri izan diren iniziatiba batzuk (ducceppe.tv Radio Canada-ko artxiboak edota Montrealko festibalean bezala filma luzeak internet bidez zuzenean emateko saiakerak , oraindik oso puntualak eta marjinalak dira
- Etxeko sarearen erronka.
Konfirmatutako joera!.
Gainera iragarritakoa baino azkarrago. Kanadan behintzat, 15 miloi etxeetan sareak daude. Joera hau dela eta, Microsoft-ek bere etxeetarako sarea kaleratu du, etxeetako aisialdirako eta informaziorako eremuak kontrolatu nahiean.
Datorren astean, urte berriarekin, 2003 urterako aurrekusiak...
Erantzunak kargatzen...