Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gertaera harrigarri bi

Lehenengo gertaera

Lehenengo gertaera

1) - Kirmen Uribek Egunkariko Begia-n zioena gogoan nerabilela Burgora abiatu naiz, duela aste bete bertan desagertu zitzaien Xapi gure katua Amaia, Leire eta Arrateri.

Lotu barik zeroaten. Ustekabean, otabarrean galdu zen. Egunero igotzen nauzu mendira, orain Friskisak uztera, orain arrain bat, ontzi bat ur, marrazki bat... Arrastorik ez, ezta inguruko baserrietan ere. Iragarki bat jarri dugu Itsuki Irratian, baezpada ere.

Kontua da Putzu Ilunera hartu dudala gero, Pizina Iluna honezkero.

Eta bertan, jakina... Sarri!

Egundoko antza zuen behintzat, Hasier Etxeberriaren liburuko argazkiarekin.

"Sarri zara?"

"Bai."

"Aspaldi hemen?"

"Txapapotea kentzen laguntzera etorri nauk, eta hauxe diat ezkutalekua. Diskrezio apur bat eskatzen diat."

Halako batean, helikoptero baten orroa.

"Sarri, Armando bricoleur bat da."

"Hi haiz hi, pedante arraioa! Alde hemendik behingoz, hik ez dakik zer dakarren klandestinitateak ala?"

"Itxura tristeko katu bat ikusiko bazenu, etxeminak zeharo jota ibiliko da honezkero gizajoa, dei iezadazu arren mugikor edo mugigarrira"

Idazlea Putzu ilunean murgildu da.

Bertako urak harreman sekretu bat omen du Izaro uhartearekin.

Talara bueltan, Jainkoak hainbat txitxarro sartu dizkit gogoan, Lagun Izoztuari lotuak

Bigarren gertaera

2) - amodioa egiten ari ziren

mutilak neska maite zuen

halako batean, jakingura jeloskor bortitz batek erasan zion

"nola helduko zitzaion lehenbiziko orgasmoa, eskuz ala txortan?"

ordea, tankera horretako galderek ondorio txarrak izaten dituztenez, isilik jarraitu zuen lanean

behin amaituta, honelaxe orokortu eta beraz leundu zuen galdera:

"zure ustez, eragina izan dezake nortasunean, edo nortasun sexualean bederen, lehenbiziko orgasmoa bakarrik ala beste batekin zaudela etorri izanak?"

"ez"

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu