Ezustea: Eusko Legebiltzarrak onartu egin ditu jaurlaritzaren aurrekontuak
Errege Magoek ikatza ekarriko diote Jaime Mayor Orejari, Galiziako kostaldea zikintzen ari den fuel olioa bezain beltza bai behintzat. Gaur goizean berandu iritsi da Eusko Legebiltzarrera, hamabost bat minutu bai. Lasai zihoan, ordea, oposizioak gehiengoa baitzuen, 39 botu, eta botazioa ez baitzen hasiko arratsaldeko ordubiak arte.
Baina usteak ustel gertatu zaizkio Mayor Orejari. Oposizioko beste hiru parlamentario falta baitziren: ASko Josu Urrutikoetxea, ihes eginda eta Arnaldo Otegi, pneumoniak jota. Eta Idoia Mendia sozialista, ospitalean haurdunaldia korapilatu zaiolako.
Egoera ikusita, gobernuko kideek kontuak atera eta erabaki dute ez parte hartzea aurrekontuen eztabaidetan. Horrela bada, botazioa iritsi da uste baino dezente lehenago. Eta orduan hirukoa zen nagusi: 36 botu baitzituen, oposizioak 35 zituen bitartean.
Laprastada honen ostean gogoan izan Euskal Herrian galdu egin dituela hauteskunde guztiak, azkena maiatzaren 13an, zaila izango du Mayor Orejak Espainiako lehendakaritza irabaztea. Zesarrek ez ditu saritzen galtzaileak.
Informazio gehiago, hedabide hauetan:
Erantzunak kargatzen...