Time aldizkariak izendatu du 2002ko pertsona. Oraingo honetan hiru emakume aukeratu ditu, hirurak estatubatuarrak. Kontuan izanda hautagai gehienak amerikarrak zirela, ez litzateke zuzenagoa aukeratzea AEBetako pertsonarik garrantzitsuena?
Time aldizkari amerikarrak hautsak harrotu ditu oraingoan, hiru pertsona ezezagun samar aukeratu dituenean urteko pertsona moduan, hirurak emakumeak eta hirurak estatubatuarrak. The Whistle blowers deitu die, salatariak, bakoitzak bere erakundean salatu zuelako ustez okerra zen egoera.
Lehenengoa da Serron Watkins, Enron enpresako exekutiboa eta bere garaian idatzi ziona bere enpresako lehendakariari, salatzen enpresaren lan egiteko modua.
Bigarrena da Coleen Rowley, FBI inteligentzia zerbitzuetako agentea. Honek ere idatzi egin zion bulegoko zuzendariari, kritikatzen nola FBIk ez zituen kontuan hartu hainbat abisu, iragartzen zutenak irailaren 11ko erasoa.
Eta hirugarrena da Cynthia Cooper, WorldCom enpresako exekutiboa, zeinak joan den ekainean ohartarazi zuen bere enpresako zuzendaritza ordura arte egiten ari ziren kontabilitate iruzurren gainean.
AEB, munduko zilborra
Argi dago Time aldizkariarentzat Ameriketako Estatu Batuak direla mundua. Izan ere, goiko aukerez gain, izendatu ditu urteko pertsonarik eraginkorrenak, hamalau guztira. Horietatik, bederatzi amerikarrak dira: Robert Atkins doktorea, Joe Pantoliano, John Corbett eta Nia Vardalos TB aktoreak, Serena Williams tenislaria, Tommy Franks generala, Gregory gotzaina, Charles Moose poliziburua eta Nancy Pelosi kongresista.
Beste bost pertsona Estatu Batuen aliatuak dira: Tony Blair Ingalaterrako lehen ministroa, Pervez Musharraf Pakistango lehendakaria, Ariel Sharon Israelgo lehen ministroa eta Vladimir Putin Errusiako lehendakaria. Eta hamalaugarrena da Hamaseko militantea, Estatu Batuen etsai amorratua.
Seguru Europan beste zerrenda bat aterako litzatekeela, guztiz bestelakoa. Beraz, zenbateraino da adierazgarria Time aldizkariaren hautua? Agian erakusten duelako zenbateraino ari diren amerikarrak euren zilborrari begira.
Erantzun
Sartu