Arazoa Euskaltelekin
Okerragoa izan zen Telefonicarekin , gogorragoa haserrea, arazoa zertan zen zehazki gogoratzen ez dudan arren, baina orain, Euskaltelekin, datuak hemen ditut mugikorrean, irailaren hamabosta baino lehen NEUK 30 euro sartuz gero, orduan BERAIEK 56 euro sartuko zizkidaten; horixe zen eskaintza. Sartu nituen, eta ezebez. Hainbat bider deitu dut, eta beti "bai, bihar bertan, lasai..." eta bihar, iristen zaizuna da: "jakinarazten dizugu ez duzula dirurik mugikorrean".
Agindutakorik ez! hori iruzur hutsa da
Uste dute jendeak ahaztu egiten dituela horrelakoak, eta arrazoia dute nik nahiago dut euskaltel telefónica baino, hala ere, badago beste alternatibarik, baezpada ere? Amena eta horiek, zer dira?
Ziur asko txorakeria bat izango da, baina ba ote dago Windowsi Linnux zaiona, "Telefónica/Euskaltel"i zaionik, azpiegitura herrikoi eta libreren bat, polita eta zabala, jakintsuengan eta zentzudunengan itxaropena eta entusiasmoa pizteko gai dena, gezurrez eta iruzurrez libre?
Erantzunak kargatzen...