Teknologia albisteak

Alltheweb, euskara ezagutzen duen bilatzailea

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Agirre - IXA taldea
2002-12-24 : 11:12

Alltheweb.com bilatzaileak euskarazko testuak bilatzeko aukera gehitu du.

Sustatu jasotzen berri xamarra naiz eta ez dakit berri hau jadanik eman duzuen lehenago, baina tira.

Alltheweb.com bilatzailea munduko handienetakoa omen da, eta orain euskarazko testuetara mugatzeko aukera ematen du. Orain arte "eliza" bezalako hitzak zeuzkaten euskarazko testuak bilatzean, tartean beste hizkuntzatako testuak ere nahasten ziren (Eliza psikoanalista autoamtiko amerikarra lehena). Alltheweb-ek emandako aukerari esker euskara hutsez daudenak itzultzen ahalegintzen da.

Tarte txiki baten egindako probatan txekiera edo polonierazko testuak ere "kolatu" zaizkio, baina orokorrean nahiko ondo egiten du. Hizkuntzalaritzan baditu honek aplikazioak: euskarazko corpusean ( uzei.com ) 800 aldiz azaltzen bada "eliza" hitz forma, alltheweb-ek 2700 dokumentu topatzen ditu "eliza" hitzarekin. (Pena ez duenik lematizatzen :-)

Erantzun

Sartu