Elkarrizketa egin diogu Anboton DKA-ko arduradun Beñat Gaztelu-Urrutiari Durangoko Kafe Antzokia SL sortu genduan eta bertako bazkide izan gura dauenak partizipazioak eskuratu ditzake. 200 euroko partizipazioak egin ditugu. Bosgarren urtetik aurrera, partizipazioa amortizatu gura dauenari, dirua itzuli egingo jako.
Durangoko Kafe Antzokiari buruz lehenengo prentsaurrekoa urrian eskaini zuen Berbarok Durangoko euskara elkarteak. Ordutik hainbat ekimen egin ditu euskal kultur topaleku berria jende aurrean aurkezteko eta ezagunago egiteko asmoz. Lan horretan jardun du Durangaldeko Anboto astekariak ere. Dagoeneko birritan elkarrizketatu du Beñat Gaztelu- Urrutia DKAren arduraduna. Berak esandakoaren arabera, Durangoko Kafe Antzokia SL sortu genduan eta bertako bazkide izan gura dauenak partizipazioak eskuratu ditzake. 200 euroko partizipazioak egin ditugu. Bosgarren urtetik aurrera, partizipazioa amortizatu gura dauenari, dirua itzuli egingo jako. Partizipazioak, bigarren urtetik hasita, %5eko irabazia emongo dau urtero-urtero, eta dirua ipinten dauenak, diru hori berreskuratu bitartean, etekinak jasoko ditu.
Kafe Antzokia eskualdeko eta Euskal Herriko euskalgintzan erreferentzia barria izango da. Euskereak espazio barriak eraiki behar ditu eta Kafe Antzokian aterpe ederra aurkituko dau.
Urte askoan, eskuartean darabilgun egitasmoa dalako eta, une honetan, proiektua, behingoz, gauzatzeko aukeran gagozalako. Une hau aprobetxetea nahitaezkoa da.
Proiektua bera ez da barria eta esango neuke jenteak ilusinoz hartu ebala, aurkeztu genduan sasoian. Orain, toki barri batean egitea baino ez dogu proposatzen, hiltegi zaharrean, hain zuzen be. Jenteak oso begi onez ikusi dau kokagune barria.
Partizipazinoak eskuratzeko, hiru kutxetan egin leiteke diru-sarrerea. Ondoren, kutxetan emoten dituen agiri horreekin, Berbaro Elkartearen bulegora etorri eta kito. Ateak zabalik aurkituko gaituzue.
Lagun bakotxak berak nahi beste partizipazino eskuratu leike. Partizipazino bakotxaren salneurria berrehun euro da eta norberak daki ondoen, zenbateko bultzadea emon leikion Kafe Antzokiari.
Kanpotik oraingoxearen antzekoa, zeozer handiagoa. Barrutik, ostera, 900 m2ko antzoki ederra, hamar metro zabal eta zortzi sakon izango dituan eszenatokiagaz.
Oso leku aproposa izango da, mota guztietako ikuskizunak ikusteko eta parte hartzeko.
Erantzun
Sartu