FreeChess, xake jokua euskaraz
2002-12-20 10:12
Xake joku honen 1.2.0 bertsioa atera da. Xake jokua euskaraz, dohakoa eta Interneten izeneko mezuan joku honen berri eman genuen.
Orain euskaraz dagoen xake joku honen bertsio berria atera da, eta berrikuntza pila dakartza, adibidez Interneten bidez jokatu daiteke, jokuaren motorea guztiz berria da, partidak gorde daitezke, jokaldiak desegin etab.
Jorge Pardo madrildarrak diseinatu eta programatutako joku hau www.freechess.net -en aurkitu dezakegu.
Lagunen kontra edo ordenagailuaren kontra jokatzeko balio badu ere, hezkuntza mailan umeek xakean jokatzen ikasteko modukoa da. Euskaraz eginda dago eta, gainera, primerakoa da.
Erantzunak kargatzen...