IURISTIC, teknologia berrien trena ez galtzeko zerbitzua
2002-12-20 17:12
Negozio elektronikoaren edo telemedikuntzaren alorretan negozioak egin nahi duen orok ezinbestekoa du ondoko gaietan jantzita egotea edo behintzat beren nondik-norakoak ezagutzea:
- Nazioarteko zuzenbidea.
- Informazioaren teknologia.
- Merkataritza-zuzenbidea.
- Sareen ingeniaritza.
Hutsune hori betetzeko asmoz, GAIA Telekomunikazioen kluster-taldeak eta Landwell enpresak elkarlanean aritzen dira IURISTIC zerbitzua aurrera eramateko. Hasieran gazteleraz baino ez zuten aurkeztu, baina Euskal Herriko hainbat enpresen interesaz jabeturik, euskaraz ere eskaintzea erabaki zuten. Eta zer eskaintzen dute?
- Besteak beste, jabetza intelektuala, merkataritza elektronikoa eta segurtasunari buruzko eskuliburuak.
- Lege-bildumak eta zerbitzu telematikoak eskaintzen dituen dokumentazio-zentro bat ere sortu dute GAIAk eta Landwellek.
- Foro eta kongresuetan parte hartzeko beharrezkoak diren aholkularitza-erakundeen zerrendak.
- Fiskalitate, datu base, publizitate eta ziurtapen-zerbitzuen alorrean sor daitezkeen arazoei konponbidea ematen saiatzen da IURISTIC zerbitzua.
Orain arte GAIAkoei Espainiako eta Hego Amerikako enpresa anitz hurbildu zaizkie, batez ere softwarea, multimedia eta irudi korporatiboarekin zerikusia duten gaietan lan egiteko.
Erantzunak kargatzen...