Badakizu manifestazio birtualak ere egiten direla?
Nahi beste manifestazio daude manifestacion Virtual deitzen den gunean.
Norberak antolatu dezake manifestazio bat. Nickname-a eman, manifestazioaren pasa hitza aukeratu, helburuak zehaztu, aurrean doan pankartaren leloa aukeratu eta gero esan: ia isilik egingo den, jarritakoa izango den, baketsua... Erradikala izateko aukera ere ematen du, pentsa! Ez dakit Garzonek jakingo duen...
Leku fisikoa ere aukeratu daiteke, baina ez dakigu Euskal Herria aukeratzeak traba gehiago dakarren edo ez. Hori ez da adierazten, noski. "Printzipio etikoak": http://www.manifestacionvirtual.com/principios.htm ere errespetatu beharko direla gogoratzen digute. Hau da hau!
Webgune honen atzetik Integral.com SL dago, Interneteko aholkularitza enpresa dago.
Zerrenda oso bat dago manifestazio ezberdinena. Kuriosoa da, baina Euskal Herrian egiten diren beste manifestazio ez dira egingo Espainian. Zerrendan, aldiz, ez dago ezer. Hemen duzu zerrenda guztia, hala ere, hemen lehenengo dozena erdia manifestazioan dauden kopuru eta guzti:
- No al trasvase del Ebro (1766)
- Contra la Represion Sindical en El Corte Ingles (756)
- En apoyo a las mujeres de Afganistán (692)
- Por el regreso de EEUU al protocolo de Kioto. (577)
- Paz con Justicia en Palestina (492)
- Apoyo a los trabajadores de Sintel (477)
Erantzunak kargatzen...