Kolonbian eman dute pausu hori. Kontseilu munizipaletako zinegotziek egin ahal izango dute bakarrik. Birtualki egiterik ez duenak telefonoa erabiliz edo bideoarekin ere egin ahal izango du.
Bogotako gobernuak hartu du neurri hau zehazki. Alvaro Uribe kolonbiar presidenteak horrelaxe egiteko posibilitatea eman zuen boterea hartu eta lau egunetara. Bere hitzetan, gehiengoak ez dira hartuko areto batean elkartuta gauden jendearen arabera bakarrik. Denok dakigu zinegotziak mehatxupean bizi direla, beraz, telekomunikazio modu guztiak erabili ahal izango dira: faxa, telefonoa, telekonferentzia, bidiokonferentzia, Internet, konferentzia birtuala eta baita txat-a ere.
FARC-ek egindako kanpaina baten ostean heldu da erabaki hau. Kolonbiako Indar Iraultzaile Armatuak 1.020 herritan presioa egingo zutela adierazi ostean, hain zuzen.
Ez da fisikoki ez egotea hartu den neurri bakarra. Batzarrak dataz aldatzea, herriz aldatzea... Gobernuak egoitza ofizialetatik kanpo bilerak egitea baimentzeaz gain bultzatu ere egingo du.
Erantzun
Sartu