Denok gara Xabier Montoia
Larria da, baina beste kolpe latz bat eman diote adierazpen askatasunari. Xabier Montoia zentsuratua izan da Euskadi Gaztean , irrati publiko batean, ustez gure musika eta euskara bultzatzeko xedea duen medioan. Xabier Montoiaren adierazpen batzuk (Sustatun bertan aipatuak izan zirenak).
Baina, Edurne Ormazabalek zuzentzen duen medioak gauzatu du kastigua. Eta aurtengo disko onenetako bat zentsuratua da. Hain bortitz.
Gure ustez benetan mina egin duena, Montoiak multinazionalen morrontzaren gainean egin duen kritika da, izan ere, eta hori nabarmena da, Euskadi gazteak, irratiformula gehienek bezala, disketxe handiek, marrazoek agindutakoa betetzen du. Diru truk edo bidaien truk. Eztabaida termino hoietan kokatu zuen abeslari gasteiztarrak. Eta horra hor ondorioak!
Baina badira gehiago ere: zergatik ez dute Anestesiaren musikarik inoiz jarri Euskadi Gaztean? Joseba Tapia zergatik ezin da Top gazteako hautagaia izan? Kepa Junkera bai ordea? ... halako hamaika adibide daude.
Tira, lagunok. Irrati eta uhin libreak behar ditugu. Goza ezazue musikaz, disko festak antolatu ditzagun (benetakoak, autentikoak, marketing instituzionaletatik at!) Musika gozatzeko da, eta Montoiaren lanak badu horretatik!
Afera honetaz informazio gehiago:
Gara egunkarian agertutako iritzi artikulua.
Indymedia Euskal Herria atarian informazioa, eztabaida eta Deiako elkarrizketa.
Irratia.com gunean elkartasun irudi bat.
Erantzunak kargatzen...