Teknologia albisteak

Beterriko Liburua: webgune berria literaturarako

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-12-19 : 11:12

Beterriko liburua literatur saria eta literatura aldizkaria argitaratu eta gero, webgunea jarri dute martxan. Helburua irakurzaleak parte hartzera bultzatzea. Beste Webgune Berri Bat.

Ez dira geldi egotekoak Beterri-Ariztondo bailarakoak. Liburu, aldizkari, literatura solasaldi, hitzaldi... eta orain webgune berri-berria. Hiru ataletan dago bereizia webgunea ere:

Irakurketa gomendio batzuk ere ematen dira bertan: Ana Urkiza, Pedro alberdi, Igor Estankona, Koldo Izagirre, Imanol zurutuza, Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi eta joan Mari Irigoienen lanak daude webgunearen portadan gomendio gisa.

Webgunea sortu eta argitaratzeko lanak Lasarteko Ametzagaiña taldeko ASP enpresako kideek hartu dituzte bere gain. Koldo Mitxelenan egindako aurkezpenean Beterriko Liburuko ordezkariek ziurtatu zuten webgunearekin proiektu berritzaile bati hasiera ematen zitzaiola.

Beste berritasun bat ere badu: webgune berriarekin, edonor izan daiteke epaimahai orokorreko kide. Betebehar bakarra euskaraz irakurritako liburuen iruzkina egin, eta urte amaieran literatur aipamenerako liburu gogokoena aukeratzea da. Hori, Internet bidez egin dezakete irakurleek.

Beste Webgune Berri Bat, beraz larramendi.org helbidean.

Erantzun

Sartu