Etsaminak egin beharra egoten da hizkuntza eskoletan eta horiek prestatzea ez da lan makala. Iruñeko hizkuntza eskolak Internet bidez prestatzeko aukera eskaintzen du. Eskolak jasotzeko zailtasunak dituztenendako daude prestatuta.
Eskolatik urrun bizitzea ez da izango nahikoa aitzaki. Nafarroako Hizkuntzen Auto-ikaskuntzarako Guneak ( NHAG ) eta Nafarroako Gobernuak egin dute eskaintza. Urrun bizi den jendearengan pentsatuta egin da eskaintza, hau da, eskolara hurbiltzerik ez duten jendearengan. Kurtsoak urtarrilaren 7an hasten dira. Eskolan egiten denaren simulazioak dira Internetez eskura daitezkeenak.
Hala ere, ikasleak astean behin 2 orduko eskolak jaso beharko ditu ikastetxean bertan. Tutoreak aste osorako lana emango dio ondoren. Arduradunek esan dutenez, ikasleak eskolan bailitzan jokatuko du, ikasleen ondoan balego moduan.
Ikasle-tutore harremana ziurtatzeko foroak ere egongo dira eta bertan ikasle-ikasle harremana ere emango da. Irakasleak, beraz, lan bat eman ahal izango du hainbat ikaslek batera on line egin dezaketena.
Erantzun
Sartu