Bizkaiko Ogasun Sailak hiritarrengana gehiago hurbildu nahi du eta horretarako pasa den ostiralean, abenduaren 13an, zerbitzu telematiko berriak aurkeztu zituen. Zergadunek ETBko teletestu sistemaren eta telefono mugikorren bidez ogasunaren inguruko informazioa jaso ahal izango dute aurrerantzean: deialdiak, berrikuntzak, errenkadetan zenbat denbora egon beharko duten zain eta antzerako informazioa jaso ahal izango dute. Horretaz gain, tramite gehienak webgunean egin ahal izango dira.
Hala, ETBko teletestua edo sakelako telefonoa duen edonork jakin dezake zenbat denbora eman beharko duen Ogasuneko bulegoetan izaten diren jendearentzako harreretako itxaronguneetan. Izan ere, Bizkaiko Ogasunaren webguneak Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait kamara jarri ditu bere bulegoetan bertako egoera etengabe eskaintzeko.
Halaber, instituzio berak badu bulego birtual bat, eta berau erabiltzeko BizkaiBai zerbitzuan izena eman beharko duzu. Hala eginez gero errenta aitorpena esaterako Internet bidez egin ahal izango duzu. Bizkaiko Ogasunak aukera hau 1997ko ekitalditik eskaintzen du.
Gainera, webgune honetan Foru Arau, Agindu eta Dekretu berriak zerrendatzen dituen aldizkari bat ageri zaigu, baita ekonomia eta ogasunarekin zerikusia duten zenbait dokumentu argigarri ere.
Hau guztiau kalean edo telebista aurrean zaudela jaso eta egin ahal izango duzu, betiere beharrezko teknologia badaukazu.
Erantzun
Sartu