Eusko Jaurlaritzaren Q sariak banatuko dira eta 16 euskal erakundek jasoko dituzte abenduaren 19an. Gasteizko Printzipal antzokian emango dituzte sariok. Juan Jose Ibarretxek parte hartuko du ekitaldian.
Abenduaren 19an, osteguna, 16 euskal erakundek Eusko Jaurlaritzaren Zilarrezko Q eta Urrezko Q sariak jasoko dituzte bere kudeaketan lortutako kalitate eta bikaintasun mailaren aintzatespen moduan. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Gasteizko Teatro Principalean, Juan Jose Ibarretxe Jauna (Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria), buru izanik eta Josu Jon Imaz (Industria Sailburua), Gabriel Mª Inclán (Osasun Sailburua), Álvaro Amann (Garraio Sailburua), Joseba Azkarraga (Justizia eta Lan Sailburua) baita Anjeles Iztueta (Hezkuntza Sailburua) ere bertan izango direlarik.
Gestio Eskola-k, Microdeco S.A-ak., BBK-k eta Bidasoako ospitale-ak Lehendakari jaunaren eskutik jasoko dute Urrezko Q-a, Euskadin Bikaintasun arloan dagoen aintzatespenik handiena.
Hezkuntza Sailburuak hurrengo 7 erakundeei Zilarrezko Q bana emango die: Lauro Ikastola, Ekintza Ikastola, Jakintza Ikastola, Begoñazpi Ikastola, I.F.P. Bidasoa, I.P. Jesus Obrero eta Irungo La Salle.
Josu Jon Imaz-ek, Industria Sailburua, Zilarrezko Q bana Robotiker eta Gaiker teknologi zentruei, baita Ulma Packaging eta baita Fagor Minidomésticos enpresei ere. Eroskiko Merkantzia Orokorren Plataformak, bere aldetik, Garraio Sailburuaren eskutik Zilarrezko Q aintzatespena hartuko du.
Aurten EUSKALIT-ek burututako 23 kanpo-Ebalueketetan 131 ebaluatzailek parte hartu dute, batazbeste 100 lan ordu eman dituztelarik irabazi asmorik gabeko zeregin honetan.
Erantzun
Sartu