Sustatu logoa Teknologia albisteak

Urko mendian geratu da 104 kiloko burnitzarra

editorea - sustatu
2002-12-16 10:12

Inazio Arregik burnia Urko gainera igotzea lortu eta gero duda geratu da ia inoiz inork egin ote zuen balentria hori. Diotenez, 1939an Juan Zuloaga eibartarrak igo zuen, baina orduko hartan hiru ordu eta erdian burutu zuen lana.

Inork telebistako irudiak ikusi baditu beldurgarria izan zela esateko motiboak topatuko zituen. Bidean, botaka, jarri eta masaia beharrean, edaten zuena gorputzak onartzen ez zuela... Hala ere, entzuna genuen burugogor xamarra dela Iñaxio Arregi eta, atzo, ez dakit burugogortasuna erakutsi zuen, baina sasoi betean dagoela bai horraitio!

Sei ordu eta 21 minutu ia-ia denbora bikoitza ere bada 2,25 metroko luzera duen eta 15 zentimetro zabaleradun burnia igotzeko... Hala ere, marka hau Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaren kontrolpean egin zen. 10 hilabetean jo eta su ibili da Iñaxio prestatzen eta lehendik ere kirolari izandakoa dugu azpeitiarra. Zuloagak, aldiz, beroaldi batean igo omen zuen burnia... Batek daki!

Bere laguntzaile Sebastian Gurrutxagak hauxe zioen marka egin ostean: "Lehen ere bagenekien hau egitea oso zaila zela, baina, gaurkoa ikusita, dagoen marka hori hobetzea ia ezinezkoa izango dela uste dugu". Laguntzaileak uneoro egon ziren laguntzen. Denborak eman, edatekoa, animoak...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu