Googlek merkataritza zerbitzu berria abiarazi du: Froogle
WebSideStory merkatuaren inguruko ikerketetan espezializatuta dagoen taldea da. Orain gutxi plazaratutako ikerketa baten arabera, azken 30 egunetan helburu komertziala zuten bilaketen %28 Yahoo bidez egin dira, eta %27, berriz, Googlen bitartez.
Norgehiagoka hortan nagusitzeko asmoz, Googlek Froogle izeneko zerbitzua sareratu du. Bere helburua erabiltzaileen erosketak erraztea da, bertan produktu eta denda ugari aurki baitaitezke. Areago: Google-ko arduradunen esanetan sarean dauden produktu eta denda guztiak aurkitu daitezke.
Bere funtzionamendua eta Googlen ohiko webgunearena nahiko antzekoak dira, eta erabiltzaileak bi bide ditu bilaketak egiteko:
- Produktuaren deskribapena eginez.
- Produktuari dagokion kategoriari sakatuz.
Balizko erosleak, gainera, produktuaren gutxi-gorabeherako salneurria zehaztu dezake. Horren truke Frooglen azaltzen diren produktu eta denden jabeek ez dute ezer ordaindu beharrik.
Ez da berria esatea on-line salerosketek gero eta diru gehiago mugitzen dutena, eta hori frogatzen du orain gutxi plazaratutako ikerketa batek Izan ere, iazko azaroarekin alderatuta aurtengoan Internet bidezko salerosketak %22 igo dira.
Erantzunak kargatzen...