Hala adierazi dute Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeko kideek egindako bileran. Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek herritarrek euskararen alde duten jarrerarekin bat egiten dutela azaldu dute.
Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordearena bilkuraren ondoko prentsaurrean dagoeneko 329 gizarte eragilek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dutela azaldu dute.
Gabriel Zeberiok (ELA), Jarraipen Batzordeko kideak, azpimarratu du begi-bistakoa dela Kontseiluak euskararen normalizazioaren alde egiten duen lana. Arlo desberdinetako gizarte eragileak hizkuntz normalizazioaren prozesuan agente aktiboak izan daitezen, erakunde honek daraman bidea eraginkorra dela ikusten ari gara. Zentzu horretan, bere ustez Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek bat egiten dute, herritarrek euskararen alde duten jarrerarekin. Bat egite horrek hizkuntz normalizaziorako indarrak biderkatzen ditu eta, aldi berean, onura soziala dakar bertako hizkuntzak gizarte eremu guztietan dagokion papera izaten laguntzen duelako.
Beste ideia bat azpimarratu du Jarraipen Batzordeko kideak, herritarrek gizarte eragileek prozesu honetan parte hartzea begi onez ikusten dute eta jakin badakite euskararen alde eginiko lana ekonomikoki eta sozialki saritzen, hizkuntz normalizazioan inplikaturik dauden erakundeek ikusi ahal izan dutenez.
Bukatzeko Hizkuntz normalizazioa lortzeko gizarte arlo guztietako eragileek parte hartzeko deia egin du, osagarritasuna bilatuz: Denok beharrezkoak gara prozesu honetan eta denon ahaleginen bidez lortu ahal izango dugu gure hizkuntzak bere garapen osoa izatea.
Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordea erakunde hauek osatzen dute: ANEL, Athletic Club Bilbao, BBK, Diario de Noticias, EHNE, ELA, Etxe Erregionalen Federazioa, Euskal Ekonomilarien Elkargoa, Eusko Ganbarak, Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea, MCC eta Kontseilua.
Erantzun
Sartu