Teknologia albisteak

Webgunerik onena: irun.org

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Bilbotik
2002-12-12 : 03:12

Iluntzea izan da sariak banatu orduko. Hala ere, finalista guztiak zeuden zain. Zain eta urduri, antolatzaileek ondo gordeta izaten dituzte-eta irabazleen izenak. Kategoria guztietako irabazleak ematen dira hemen zerrendatuta. Sarrera honetan esan dezadan, ordea, euskal webgunerik onenaren saria Iruneko Udalak eraman duela.

Egitaraua betetzeko denbora dezente behar izan da, baina badakizkigu aurtengo finalistak eta Irabazleak zeintzuk diren. Irabazi dutenak lehenengo ematen dira eta finalista, bigarren.

  • Kulguraren arloko webgunerik onena:

Irabazlea: guggenheim-bilbao.es finalista: www.jazzvitoria.com

  • Enpresa webgunerik onena:

Irabazlea: cajalaboral.net finalista: www.bbk.es

  • Komunikabide webgunerik onena:

Irabazlea: eitb.com finalista: www.elcorreodigital.com

  • Kirolen arloko webgunerik onena:

Irabazlea: Surfobsesion.com

  • Gastronomia-jaien arloko webgunerik onena:

Irabazlea: sanfermin.com finalista www.karlosnet.com

  • Erakundeetan webgunerik onena:

Irabazlea: bizkaimove.com finalista: www.irun.org

  • Webgune pertsonalik onena:

Irabazlea: zinema.com finalista: www.que-Mundo.com

  • Interneteko euskara-hedatzailerik onena:

Irabazlea: egunkaria.com finalista www.argia.com

  • Online negoziorik onena:

Irabazlea: themovie.org finalista www.aranzadi.es

  • Ataririk onena:

Irabazlea: bilbaoinformacion.com finalista: www.kaixo.com

Eta gaueko izarra eta irabazlea webgune elebiduna izan da. Kuriosoa da, baina bere kategorian irabazi ez arren, urteko webgunerik onearen saria Irungo Udalak eraman du. Bisita egin beharko dugu bada. Hemen duzue helbidea: www.irun.org Alkateak jaso du saria eta eskerrak eman dizkio bere teknikari guztiei. Alkateak epaimahikideei ere eman dizkie eskerrak, seguruenik jakin gabe zeintzuk izan diren botoa ematen dutenak. Hala ere, asko poztu dela esan du eta zerbitzu hori ahalik eta duinenen ematen jarraituko dutela. Zorionak Irungoei, beraz.

Ekitaldi hau zerbaitek markatu badu euskararen presentzia urriak markatu du. Egunkariako zuzendari Martxelo Otamendik saria jaso duenean ere horixe gogoratu du esanez: "lehenengo eta behin eskertu eta teknikoen lana baloratu, eta finalisten webgunea eta ahaleginari zintzo-zintzo zorionak!" esan eta Argiak "Egunkariak beste merezi" zuela aipatu… eta gero, erdaraz jarraitu du berbetan, esateko: "Lehen, azpian nengoela, hizlari bati entzun diot esaten euskarak larri duela sarean. Euskarak larri du gizarteko hainbat lekutan eta 03 datorrena honetan ere ez du ez merezi duen lekua izan. Ia hurrengo datorrenean zer nolakoa duen."

Otamendiren ostean etorri dira politikoen berbaldiak. Betikoa esan dute gehienek eta ez du merezi seguruenik laburbiltzea. Elebitasun kostoso batean jardun dute denek ordea, euskaraz aipatutakoa erdaraz errepikatzen. Jaione Gamindek (Lantikeko zuzendariordea eta Bizkaiko ogasunekoa) egin du hitzaldia euskaraz eta laburpena gazteleraz.

Koktelak baretu ditu, ordea, hizkuntza irizpideak, baina hala ere oso komentatua izan den gaia izan da ardotxo eta ardotxo artean, noski, euskaldunon artean gehiago, seguruenik.

Antolaketa ona, aurkezle bikaina, leku aproposa, pintxo onak, koktel ederra… hurrengo urtean 04 datorrena ?

Erantzun

Sartu