STEE-EILAS sindikatuak hitzaldi tailerra antolatu du.Bullyng: ikasleen artean beldurraraztea eta tratu txarrak egitea. Helburua informatzea izango da eta sakon tratatuko da gaia.
Sarrerak doan dira.
· Sakontzasunez informatu.
· Arazoaren diagnosia eta ikastetxearen arrisku mapa egiteko materialak eman.
· Ondorengo interbentzio prozesua prestatu.
Txema Avilés, Psikologo eta Eskola Orientatzailea, Lan Osasun arloko arduraduna da Castilla eta Leongo STEn. Ikerkuntzan 10 urte egin eta gero gai honi buruzko Estatuko lehenengo tesia aurkeztu berri dauka.
"Ikasle bat kokilduta edo erasota dago beste ikasle batek baino gehiagok denbora luzez ekintza ezkorren pean dutelarik" (Olweus 1994)
Igoalen arteko erasoketa edo bullying oso arazo serio bezain ezezaguna eta gutxi tratatua da. Biktimengan sufrimendua sortarazten du, zeinak suizidiora ailega daitezkeen eta eragin ezkorra bai erasotzaileengan bai ikusleengan ere. Irakasleen eta familien artean ustekabean igarotzen da edo ezintasuna sortarazi, arazo honi nola heldu ez dakitelarik jakinaz gizarte mailan oso ondorio latzak izan ditzakeela.
Erasotzaile eta biktimaren arteko ezberdintasun fisikoa edo boterezkoa, ekintza errepikakorrak lekuetan eta denboran, beti ere propio egina. Ezaugarri fisiko, ahozko, sozial eta psikologiko ditu eta hauek protagonistak markatzen dituzte beren gero sozialean behin eskola utzia gero. Praktikan, defendatzen ez dakien edo ezin duenaren kontra indarkeria erabiltzea da: kolpeak, bultzakadak, umilazioak, irainak, bokata zein etxerako lanen lapurretak dira biktima beldurtu eta zokoratzen dutenak berari aldez aurretiko angustia sortuz. Etxetik atera baino lehen ondoren gerta daitekeena sofritzen du.
Erasotzailea, gizonezkoa maizago, normalean fisiko edo karakter aldetik indartsua izaten da eta ez du errukitasunezko sentimendurik (besteak merezi du). Ondorio gabeko abusuan eta gehiegikerietan ohitutzen da, denboraz delinkuentzia edo bortxaketa familiarrean bilakatu daiteke.
Biktima, baita ere gehiagotan gizonezkoa, autoestimu baxukoa, harremanetarako zailtasunekin, bere ondoan babesteko talderik gabekoa. Saiatzen da erasoari ihes egiten irudimenezko edo somatizatutako gaixotasunen atzean ezkutatuz. Ikusentzuleak: ez dute parte hartzen, egoera bortitzak ikusten eta normaltzat jotzen ohitutzen dira eta hurkoaren sufrimenduaren aurrean inmunizatu egiten dira...
Edozein tokia baldi eta beha ez badago pertsona heldu bat..
Eskola garaian erasoketaren prebentzioa eta zuzenketaren erantzuleak gara bai erasotzaileen, biktimen eta ikusentzuleen gurasoak, zein irakasleria eta ikastetxetako pertsona heldu oro.
Horregatik oso garrantzitsua da ikastetxetako estamentu ezberdinek gaiak behar duen lehentasunaz hartzea eta detektatzeko eta zuzentzeko plangintza lantzea.
Erantzun
Sartu