Teknologia albisteak

Microsoft eta software librearen arteko integrazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Igor Leturia - Emun
2002-12-11 : 10:12

UEUk antolatutako Soft Librearen II. Euskal Mintegian aurkeztutako komunikazioetako bat duzue hau, Sustaturako egokitua. Autoreak, Emun enpresako Igor Leturia informatikariak zera aztertu zuen: software libreak oro har enpresa txiki edo ertainetan duen inplantazioa, Emun-en nola darabilten, eta erabilpen horretarako Microsoft produktuen eta software librearen arteko integrazioa nola jiratu duten.

[Oharra: Pantaila handirako aurkezpen batetik ateratako testuarekin osatu da artikulu hau. Irudiz eta hitzez lagunduta azaldu zena, modu eskematikoan dago hemen beraz. Dokumentu originala, Mintegiaren gunean ]

Microsoft eta software librearen arteko integrazioa

Igor Leturia, EMUN

Software librearen zabalkundea:

  • Unibertsitateetan, Administrazioan, Etxe partikular batzuetan, Informatika enpresetan, Enpresa handietan... Beste enpresetan zer?

ENPRESA MUNDUAN:

  • Informatikariek erabiltzen dute, ez erabiltzaile arruntek (informatika helburu dutenak, ez tresna)
  • Zerbitzu / industria enpresetan zabalkunde txikia

Arrazoiak:

  • Jendearen ohiturak aldatzea kostatu
  • Enpresarako softwarerik ez (hobetuko da)
  • Ofimatika konpatibilitatea (hobetuko da)

Software librea EMUNen:

  • Lan-estazioetan ez; oraingoz zain, enpresa gehienetan bezala
  • Non: Zerbitzarian / Informatikariek (berriz ere) / Gure aplikazioak garatzeko

EMUNeko WEB APLIKAZIOAK:

Web aplikazioen arrazoia: EMUNeko langileen dispertsioa / Postuetan ezer instalatu beharrik ez / Edozein tokitik erabilgarri web nabigatzaile batekin

Aukeratutako tresnak:

  • ZOPE: Normalean webguneetarako erabiltzen da. Egokia intranetak, aplikazioak eta datubaseetarako ere
  • MySQL: Software libre bidezko datubase-zerbitzari hedatuena
  • Apache: Web zerbitzari erabiliena eta ezagunena

Garatzen ari garen aplikazioak:

  • Proiektuen, orduen eta pertsonalaren kudeaketa (beherago gehitutako fitxategian, pantaila-irudi bat)
  • Zerbitzariko dokumentuetarako sarbidea
  • Materialaren datubasea
  • Glosarioa
  • Web bidezko posta eta groupware tresnak

MICROSOFT ETA SOFTWARE LIBREAREN ARTEKO INTEGRAZIOA

Software librea erabiltzen eta garatzen dutenek, normalean software librearen gainean Zalantzak egoten dira windows eta software librea batera erabiltzeari buruz, gehienetan windows bertsioa ondoren egindako esportatzea izaten baita

EMUNen esperientzia: Zerbitzaria Windows 2000 Server da. MySQL bertan dugu eta oso ondo dabil. ZOPE bertan dugu eta oso ondo dabil.

ZOPEn windowseko sarearen erabiltzaile eta rolak erabil daitezke; erabiltzaileena produktu bat dago, eta rolena guk egin dugu. Python-en (ZOPEren programazio lengoaia) egin dugu, windowsen APIa erabiliz (ikus produktua eta informazioa )

Dokumentuen indexaziorako ere beste produktu bat egin dugu, disko gogorreko word, excel, powerpoint eta beste fitxategiak indexatzeko

Zerbitzarian Exchange posta zerbitzaria dago, IIS bidez web bidezko posta eskaintzen duena ZOPE eta IIS zerbitzariak bateratu ahal izateko, Apache front-end zerbitzari bezala. Apache bertan dugu eta oso ondo dabil.

Laburtuz: Microsoft eta software librearen arteko integrazioaz, balorazio oso positiboa egiten dugu. Integrazioa posible da. Eta software librera pasatzea gutxinaka egin daiteke.

Erantzun

Sartu