Teknologia albisteak

Euskara erabiltzeko, GUREAN BAI akordioa firmatu

Erabiltzailearen aurpegia
Itsaso Ezenarro - Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea
2002-12-05 : 17:12

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Elgoibarko merkataritzan euskararen erabilera indartzeko hitzarmen-proiektua aurkeztu zen: GUREAN BAI - MERKATARITZA. Indartsu eman ditu lehen pausoak: 133 establezimenduk hartu dute euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa.

Elgoibarko Izarra Kultura Elkarteak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean diseinatutako proiektua da, eta dendetan euskararen ahozko eta idatzizko erabilera indartzea du helburu.

Aurkezpen ekitaldian izan ziren alkatea, Elgoibarko Izarrako presidentea, dendarien ordezkari bat eta Iñaki Perurena harakin, harrijasotzaile eta aktore ezaguna. Bi dendarik ere hartu zuten hitza, proiektuari bai zergatik esan dioten azalduz.

Aurkezpen ekitaldiaz gain, sinatze ekitaldia ere izan zen: dendariek hitzarmen orokorra sinatu, eta, hala, establezimenduaren eguneroko funtzionamenduan euskararen ahozko eta idatzizko erabilera indartzeko konpromisoa hartu zuten, dendaren kanpora eta barrura begirako produkzioan.

Harrera ezin hobea izan du GUREAN BAI - MERKATARITZAk: 186 establezimendutik 133k esan diote bai proiektuari. Hurrengo urratsa horien hizkuntz egoera aztertu eta bakoitzaren neurriko plangintza diseinatzea izango da. Gogotsu helduko diogu zeregin horri, Elgoibarko dendariek bai esan diote euskarari eta.

Erantzun

Sartu