Durangoko azoka, oraintxetik domekara bitarte
Domekara bitartean egunero zabalduko dituzte ateak Durangon goizeko 10:30etatik 20:00etara.
Zibergunea ere egongo da aurten. Teknologia berriek izango dute txokoa, izan ere, gero eta leku handiagoa hartzen ari dira... Urtxintxa Eskola, Miatzen, Goiatz, Elhuyar, Ena Elkartea, www.nontzeberri.com, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza, UEU eta Euskaltelek erakustekorik badute Durangon.
Guztira 271 stand egongo dira. hauetako gehienak liburuari zuzenduak, izan ere 311 euskal liburu izango baitira salgai eta 123 gaztelaniazko. Azoka hegoaldean den seinale Frantsesez dauden 5 liburuak. 15 disko etxek ere egingo dituzte ahaleginak CDak saldu eta saldu egiteko. Aurten nork salduko du gehien? apustuak egiteko oraintxe da momentua.
Liburu eta disko azoka izena duen arren, Durangon izango da bestelakorik ere. Horrela, stand-ak dituztenen artean daude 3 unibertsitate, bi egunkari, 38 talde kultural... Euskal kulturan badena han dagoela esan daiteke. Ia lekurik ere ez da egoten saltzaileendako eta are garrantzitsuagoa dena, erosleendako. Honek amaiera izango ote du aurten? Karparen azpian egiten den azkeneko aldia izango al da!
Azokaren antolamenduari dagozkion aurtengo nobedade garrantzitsuenak:
- Gai nagusia: Historia. Historia bere atal desberdinetan, literaturan, zineman eta atal desberdinetan.
- Aurtengo (37.ena da) Euskal Liburu eta Disko Azokako argizaiola Labayru ikastegiari emango zaio. Aurten 25. urteurrena betetzen baita.
- Sarrera hitzaldia Pedro Pablo Arrindak emango du.
- Aurten urteko katalogoa aterako da, 2002. urtean argitaratu diren euskal liburu eta disko guztiak bilduko dira. Liburu zein CD-Rom formatoan egongo da eskuragarri.
- www.durangokoazoka.com gunean azokari buruzko informazio gaurkotua izango da.
Behean duzu azokan izango diren produktu guztien dokumentua zure ordenagailura jaisteko moduan. Etxetik ikus dezakezu zer dagoen, ez da izango erraza-eta jende tartean ezer ikustea.
Erantzunak kargatzen...