Udalbiltzaren Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzia
Udalbiltzak abenduaren 6, 7 eta 8rako prestatuko konferentziak bi testuingurutan kokatzen ditu instituzioko lehendakari Loren Arkotxak:
- Globalizazio ekonomiko eta kulturala.
- Eraikitze bidean den Europa.
Autodeterminazio Eskubidea izango da mintzagai nagusia, eta beraz zenbait herrik eskubide honen alde emandako pausuak aztertuko dira. Besteak beste, Irlandak, Quebecek, Hego Afrikak eta Saharak zentzu honetan egin ahaleginen berri emango da. Europar Konstituzioak eta Euskal Diasporak ere beren txokoa izango dute.
Gainera, Udalbiltzaren Nazioarteko Konferentziaren markoaz baliatuz, Udalbiltzak Euskal Herriaren Eskubideen Karta definitzeko martxan jarritako eztabaida prozesuaren behin-behineko emaitzak jakinaraziko dituzte, eta eztabaidan sakonduko da.
Izena emateko azken eguna azaroaren 29a izan zen, baina parte-hartzearen konfirmazioa egiteko bi bide dituzu aukeran:
- Idatzi mezu bat Udalbiltzaren helbidera.
- Bidali fax bat zenbaki honetara: 943 335 243.
Hala ere, argibide gehiago nahi izanez gero deitu 94 416 34 52 edo 943 33 52 43 telefonoetara.
Bestalde, ezker abertzalearen hautetsiak biltzen dituen Udalbitza honek webgune berria sareratu du, www.udalbiltza.net hain zuzen ere. Halaber, EAJ-EA inguruko Udalbiltzak ere bere web propioa du: www.udalbiltzainfo.com .
Erantzunak kargatzen...