Teknologia albisteak

Hiztegitxo bat informatikako itzulpenetan laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia
marcos - EuskalGNU
2002-12-02 : 09:12

EuskalGNUk zintzilikatu berri du informatikara zuzendutako hiztegitxo bat (ingelesa-euskara), batez ere itzulpen lanetan aritzen direnontzat.

Oraingo aldea, zera da, internetetik oso osorik jaitsi daitekeela eta honela ez duzu behin eta berriro konektatu behar hitzen bat kontsultatzeko.

Jaisteko moduan zenbait formatutan, hemen.

Baina HTML-an zuzenean kontsultatzeko aukera, hemen.

Nahiz eta dagoeneko aukera nahiko zabala izan itzulpen zalantzak argitzeko, Euskalterm hiztegiarekin edota Code & Syntax-en dagoenarekin uste izan dugu agian hiztegitxo honekin gauzak erraztuko genituzkeela. Eta bati bederen balio badio, gu kontent.

Funtsa izan!!

Marcos

Erantzun

Sartu