Xabi Erkizia artista nafarra munduratu zaigu. Bere proposamenak mundu mailako artista bileretan eskaini ditu oraingoan eta besteak beste Ingalaterrako ultrasound jaialdian izan da. Berak adierazi bezala, jaialdi horretan "gehienbat inprobisazio erradikalen inguruko eszena oso interesgarria aurkitu dut, beharbada momentu honetan musika esperimentalaren inguruan dagoen garrantzitsuena".
Eszena honen ezaugarri nagusienetako bat ixiltasuna da, hau da praktikoki ahal eta kontzertu isilenak egiten dira, instrumentuei soinuak ateratzeko bide berriak bilatuz. Xabierrentzat ultrasound jaialdian egotea oso garrantzitsua da: egia erran izugarri kuriosoa da eta noski, interesgarria.
Hain zuzen lehenbiziko emanaldiak aurreko asteko ortziralean izan ziren. Eddie Prevost inprobisatzaile mitikoarekin bildu eta berak antolatutako inprobisazio kolektibo batean parte hartu zuen Xabi Erkiziak bi emanaldi ezberdin eginez. Lehengoan gitarrajole ta saxofoijole batekin eta bigarrena bi kantari eta bertze saxofoijole batekin.
Beste emanaldi bat berriz Mark Wastell (cello) eta Angharad Daviesekin (violin) batera egin zuen gure artistak. Pozik da bera: "gurekin batera beste 6 musikarik hartu zuten parte, denetara 3 kontzertu, denak aski desberdinak baina izugarri interesgarriak".
Berak adierazitakotik dakigu, musikari eta artista hauetako batzuk Bilbon asteon hasi den MEM jaialdian parte hartuko dutela. Halanola TAKEHIRO edo JOEL STERN. Hauen inguruko info gehiago hemen.
Xabi Erkizia Ertz arte guneko partaidea da.
Erantzun
Sartu