Teknologia albisteak

Eleka, Reydesa Recycling eta Ulgo inport-export irabazle

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu
2002-11-29 : 01:11

Eibarko Udalaren Portalea aretoan eman dituzte 2002ko Toribio Etxebarria egitasmo lehiaketako sariak. Mahai buru Josu Jon Imaz izan da, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailburua. Irabazleak: Eleka ingenieritza linguistikoa eta Reydesa Recycling.

XIII. edizioa izan da eta bereziki markatua egon da Iñaki Goenaga gogoan izan delako ekitaldi guztian. Josu Jon Imazek berak gogoratu du nola lehenengo korbata Goenaga ezagutu zuenean jarri zuen. Imazek, joan zaigun gizon honen aurrean tesina aurkeztu zuen. Iker Goenaga semeak ere berba hunkigarriak egin zituen aita omentzeko ekitaldi xumean.

MCCko presidente ohi Canceloren hitzaldia ere aipatzekoa: "Zuzendaritza, enpresaren arrakastaren oinarri". Beharbada, ebidentziak nabarmendu ditu berbaldian. Enpresa kudeaketan zer egin behar den eta zer ez aipatu du, hori bai, esandako dena ondo neurtuta, adibide argigarriekin eta dotoretasun handiz. Pintxoetako komentarioa izan da dudarik gabe beraren hitzaldia.

Baina zer da irabazleez? Sariaren bi kategorietan dauden finalistak lehen ere eman genituen ezagutzera Sustatun, orain irabazleen izenak ere baditugu:

  • Enpresa asmoean alorrean irabazleak:

1- Eleka Ingenieritza Linguistikoa. (33.000 euroko saria)

2- Molde Prototipos Inyección. (9.000 euroko saria)

  • Sormena eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan sarietan:

1- Reydesa Recycling. Legutioko enpresa.

2- Dissmofi 2000, Laster altzarigileari lotutako enpresa.

Toribio Etxeberriako sariak ziren bi horiek, baina ekonomia digitalera hobekien egokitutako Gipuzkoako enpresari ere eman zaio saria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jose Ramon Belokik eman eman dio Bic Berrilanek banatzen duen sari hori eta irabazlea izan da:

  • Ulgo Inport-Export enpresa (10.000euro).

Zorionak denei!

Erantzun

Sartu