Euskadi Informazio gizartean planaren baitan, enpresei zuzen-zuzen bideratutako atal bat egon da. Hor egon dira KZ mikroenpresak eta Hobeki Digitala. Albiste honetan bi proiektu horien balantze txiki bat ematen da, baina beherago duzu dokumentu hori irakurtzeko modua zehatzago.
KZ mikroenpresen balantzea 2002ko irailaren 13tik azaroaren 21era egindakoa da eta Hobeki digitalari dagokiona 2002ko ekainaren 22tik azaroaren 21era egindakoa.
Hamar langile baino gutxiago dituzten enpresentzako laguntza programa: ordenagailuak erosi, Internetera konektatu eta web orrialdea garatzeko izan dira. Internetera sarrerak 2000tik 2001era %23tik %33,3ra igo dira. Posta elektronikoa ere askoz gehiago erabiltzen da eta aurrerapen maila weguneei dagokionez, &87koa da. Parte hartu duten enpresen bataz besteko langile kopurua 3,2koa izan da eta EAEko 748 enpresak hartu dute parte.
Programa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainak Informazio eta Komunikazio Teknologia berrietara egokitzeko laguntza ematea izan da. 10 langile edo gehiago dituzten enpresek hartu dute planean. Interneterako sarbidea %76,6koa izatetik %80,8 izatera pasa da. Hala ere, 2005erako helburua %92an dago kokatua. Eustaten iturrien arabera, webguneak dituztenen kopurua ere dezente aldatu da, %29,1etik %41,1era. 208 proiektu izan dira onurak jaso dituztenak eta enpresa hauen bataz besteko lankile kopurua 40,9koa izan da.
Plan hauetan, guztira 1.743.815 euro erabili dira.
Diagnostiko eta ezarketa planei dagokionez, 380.032 euro eman dira subentzioetan eta proiektuen gauzatzean 1.363.783 euro. Guztira 1.743.815 euro, hain zuzen.
Erantzun
Sartu