Toribio Etxebarria sariketako finalistak
2002-11-27 19:11
Sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa enpresan alorrean, lau dira finalistak:
- Reydesa Recycling. Legutioko enpresa.
- Donewtech solutions telefonia mugikorrerako aplikazioak. Enpresa honen bultzatzaileetako batzuk izan dira Kutxako Interneteko Ekintzaileen sariketan sarituak berriki, sari nagusiarekin.
- Dissmofi 2000, Laster altzarigileari lotutako enpresa.
- Musicaprom
Enpresa ideien alorrean ere, lau finalista:
- Eleka Ingenieritza Linguistikoa.
- Molde Prototipos Inyección.
- e-Signus (banketxeetarako segurtasuna)
- Imagene, bioinformatika ataria. Ideactiva 2002 lehiaketan saritutako lan bat. Era berean, Kutxako Interneteko Ekintzaileen sariketan hirugarren saria atera dute berriki.
Toribio Etxeberria sariez gain, Ekonomia digitalera hobekien egokitutako Gipuzkoako enpresari saria ere emango zaio, Miramon Enpresa Digitalaren ekimenez.
Ekitaldiaren mahaiburua Josu Jon Imaz izango da, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailburua.
Ekitaldian hitzaldia ere izango da. Antonio Cancelo MCCko presidente ohiak gai honen inguruan jardungo du: "Zuzendaritza, enpresaren arrakastaren oinarri".
Erantzunak kargatzen...