Sustatu logoa Teknologia albisteak

Buber sariak abenduaren 11n

editorea - Sustatu
2002-11-29 11:11

Oraindik ere eman daiteke botoa Euskal Web onena aukeratzeko, baina @euskadiko harpidedunek bakarrik eman ahal izango dute, hemendik.

Beste hamar kategoriatan ere sarituko dira webak: erakundeena, web pertsonala, kiroletakoa, enpresetakoa, jaiak eta gastronomia, hedabideak, kultura, euskara, online negozioa eta ataririk onena. Aurtengo onenak izateko deituak dira webgune irabazleak.

Broma antzean esaten du antolatzaileak aurten Bilbon egitearen zergatia: Aurten Erreala lehenengo doa ligan eta pentsatu dugu Bilbokoak Buber sarien banaketarekin konformatu daitezkeela aurtengoz. Hurrengo urtean Gasteiz ere izan daiteke, noski.

Elkarte berria aurkeztuko da ekitaldi berean

Sariketa honen ekitaldira joan gura duenak, datorrena.net gunean eman dezake bere izena. Buberren irabazleez gain Internet adituen hitzaldiak ere izango dira eta baita elkarte berri baten aurkezpen ekitaldia ere. Internet&euskadiren aurkezpena egingo da, hau da, Euskal Internauten elkartearena. Lehen esan bezala, oraindik zehaztu barik dauden aditu batzuek 2.003. urtean IKTetan gertatuko diren aldaketez hitz egingo dute labur-labur. Horrela izango da, bada, egitaraua:

  • Elkartearen aurkezpena.
  • Adituen hitzaldia.
  • Buber sariak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu