Amodiozko gutunak eta sakeleko telefono bidezko maitasun mezuak
Abian da dagoeneko Bergarako Jardun Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen amodiozko gutunen lehiaketa. Sari erakargarriez gain aurtengo edizioak badauka berrikuntza bat: sakeleko telefono bidezko maitasun mezuen lehiaketa ere antolatu dugu.
Bi epaimahai izango ditu lehiaketak: epaimahai gaztea, Bergarako Ertaineko ikastetxe ezberdinetako ikaslez osatutakoa; eta epaimahai nagusia, literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatzen dutena: aurtengoan honakoak ditugu: Bertol Arrieta (iazko irabazlea), Iban Zaldua (idazlea), Jabier Muguruza (kantaria) eta Sustrai Colina (bertsolaria).
Hona hemen bi lehiaketen oinarriak: (Argibiderik edo lehiaketari buruzko informaziorik behar izanez gero, deitu 606526810 telefonora)
AMODIOZKO GUTUNEN XI. BERRIGARA LEHIAKETA
Oinarriak
1-Lehiaketa honetan 1988.ean edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
2-Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3-Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein makinaz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzeera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. Lanak e-mailez bidali ahal izango dira.
4-Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat bakarrik. Egilearen datuak ( izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema ) sobre itxi batean sartuko dira eta sobre horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. E-mailez bidalitako gutunen kasuan, gutuna fitxategi batean bidaliko da, "gutuna" izenarekin eta egilearen datuak, "egilea" izena duen beste fitxategi batean.
5-Lanak ( orijinala eta hiru kopia ) eta egilearen datuak dituen sobrea beste sobre handiago baten sartuta, honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen XI. Berrigara Lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara
e-posta: jardun@topagunea.com
Horretarako azken eguna 2003ko urtarrilaren 8a izango da.
6-Sariak honako hauek izango dira:
- 1. saria: 450 euro ( 74873 pzta )
- 2. saria: 240 euro ( 39932 pzta )
- Bergarar onenarentzako saria: 150eurotakoa (24.958 pzta ) izango da ( 1. edota 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke ).
- Irakurle gazteek emandako saria: Xabier Diaz de Zerioren eskultura bat.
7-Sari ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, Zabalotegi Aretoan , arratsaldeko 19etan.
8-Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
9-Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Irakurle gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako Ertainetako ikastetxe ezberdinetako ikaslez osatua egongo da.
SAKELEKO TELEFONO BIDEZKO MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA
1-Pertsona bakoitzak ezingo du mezu bat baino gehiago bidali.
2-Mezuaren ostean telefono mugikorraren zenbakia eta adina jarri beharko da.
3-Mezuak jasotzeko epea mugatua izango da; urtarrilaren 1etik 15era.
4-Mezuak jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute.
5-Mezuak honako edozein telefono zenbakitara bidali beharko dira: 652729435 edo 605712469
6-Epaimahaikide Gazteek emango duen saria izango da: 90,15 euro + sorpresa
Erantzunak kargatzen...