Euskal Herriko Historiaurrea ikasi jolasean zabiltzan bitartean
Hona hemen Eusko Ikaskuntzak argitara emandako argitalpen pedagogiko berria: Historiaurrea Euskal Herrian.
CD-Rom honek, duela milaka urte Euskal Herrian bizi izan zirenen ohitura eta bizimoduak jasotzen ditu.
Euskal Historiaurrearen aldi nagusiei dagozkien ondoz ondoko zortzi moduluen bitartez, Behe, Erdi eta Goi Paleolitoa, Epipaleolitoa, Neolitoa, Kalkolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroaren gain dugun ezagueraren egoera aurkezten da.
Aro bakoitzaren sarreran aurkeztu edukiak ulertzea guztiz baliagarria izango da, historiaurreko izakiak mehatxatzen zituzten arriskuen artean jolas moduan bizirik iraun ahal izateko.
Maria Jose Iriarte eta Alvaro Arrizabalaga Eusko Ikaskuntzako bazkide eta gaian adituak ditugu CD honen edukiaren moldatzaileak.
Erantzunak kargatzen...