Ordenagailu eramangarrien arriskuak...
2002-11-25 13:11
Inglaterrako 'LANCET' aldizkari medikoak joan den astean argitaratu zuen artikulo baten arabera, ordenagailu eramangarria altzoan luzaroan erabiltzeak erredurak sor ditzake azalean. Artikulua ikerlari suediar batk idatzi du, nahiko esperientzia desatsegina izan ostean.
Hurengo egunean, ikerlariari babak atera zitzaizkion barrabiletako azalean, berehala zornatu zitzaizkion, baina berez sendatu eta desagertu ziren egn gutxiren buruan. Ostensonek kontatu duenez, ordengailuarekin ari zela behin baino gehiagotan mugitu behar izan zuen erremina arintzeko.
Ordenagailu ermangarrien argibide liburuek beti aholkatzen dute azalarekin kontaktu zuenean ez jartzeko, baina oso kasu bitxia da hau, erabiltzailea jantzita baitzegoen. Ostensonek dioenez "oso seriotan hartu beharreok berria da hau". Izan ere, barrabilek gehiegizko tenperatura jasateak antzutasuna sor baitezake.
Erantzunak kargatzen...