Gipuzkoako Foru Aldundiak postala igorriz eman gura du ezagutzera lurralde historiko hau. Webgune bat jarri du eta horren bidez bidali daitezke "Gipuzkoa" gai hartuta dauden postalak. Gainera, zozketa berezi bat ere egongo da eta irabazleak jan, lo eta edan egin ahal izango du, behintzat.
Postal digitalen bidez Gipuzkoa ezagutzera ematea da egin gura dena. Gipuzkoatik kanpo bizi direnak ditu, beraz, jomuga. Turismoa erakartzeko asmoa azaldu zuten bai batak zein besteak egindako aurkezpen hitzaldian. Lurraldez kanpokoek Gipuzkoak duena ezagutzeko parada izan dezaten egin da kanpaina. Lehen ere egin zen kanpainaren bat. Orduan, Gipuzkoako postal klasiko batzuk bidali ziren Gipuzkoako etxebizitza "guztietara". Hura izan zen hasiera eta oraingoa jarraipena dela esan dezakegu.
Postalak bidaltzeko gunea martxan dago, beraz. Tolosa, Arantzazu, Goierri, Euskadiko orkestra sinfonikoaren postala...
Adi! zozketa bat ere badago. Erantzun-mezuak ere izango ditu postal bidalketa honek. Ba horrela eginda jasotzen diren mezuekin asteburu batean lau izarreko hotelean gaua pasatzeko aukera izango du irabazleak. Hotelarekin batera, urtarrilaren 17an afaria egin ahal izango du sagardotegi baten eta hurrengo egunean txakolinaren denboraldiaren irekitzean egongo da. Ondoren, bazkaria, eta amaitzeko, pilota partida bat ikusteko aukera. Irabazleak jan-edanik ez du faltako. "Vasco usaina" duen saria inondik bada. Sariketan partea izango dute irabazleari postala bidali dioten 12 bikoteek ere.
Erantzun
Sartu