Teknologia albisteak
2

Euskadi Gaztearen webgune berria martxan dago

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - E.Gazteatik hartua
2002-11-25 : 11:11

Euskadi Gaztearen webgune berria asko ez dela aurkeztu da. Bertan, abestiak entzuteko aukera izango da, bai eta, gustuko taldeari botoa ematekoa ere. Top Gaztean nahiz Maketa Lehiaketan. Euskal Herrian emango diren kontzertuei buruzko informazio guztia ere eskuragarri egongo da laster.

Estilo gazte eta modernoan egindakoa izango da , webgune hau . Orriaren diseinua "bit&mina" Donostiako enpresak egin du eta mugimendu eta irudi asko ditu.

Top Gazteak lehendik ere bazuen bere gunea, baina orain guztiz berrituta dator. Hor klik eginda, internautak zerrendagaiak aukeratu edo zerrendan dauden taldeei bozka emateko abagunea izango du. Gainera, lehen aldiz, bai zerrendan dauden kantak bai zerrendagai direnak, kantak osorik entzuteko aukera izango da, denera, 35 kanta.

Horrez gain, programazioa atalean, ordu bakoitzean Euskadi Gaztean zer emango den jakiteko aukera du Internautak. Orrian irrati albisteek ere izango dute euren lekua, Disko Festak, Maketa Lehiaketak eta tokian tokiko berriek esaterako.

Musika albisteak beste atal batean egongo dira. Han musikaren alorreko azken berriak aurkitu ahal izango dira. Gainera, beste momentu batzuetan albiste izan direnak ere, hilabeteka sailkatuta aurkitu ahal izango dira.

Saio bakoitzari buruzko informazio zabala eta eguneratua izango da hemendik gutxira, irratsaio bakoitzak dituen berezitasun guztiekin. “Salgai” saioaren kasuan adibidez, han ematen diren sketch-ak entzun ahal izango dira.

Aurrera begira gainera, gauza gehiago eskainiko ditu web guneak. Esaterako, Euskal Herrian egingo diren kontzertuen agenda. Han, emanaldi guztiei buruzko informazio osoa eta zehatza izango da eskuragarri. Elkarrizketa eta taldeei buruzko erreportajeak ere, berehala topatu ahal izango dira Euskadi Gaztearen gune honetan.

Webgune berri honen barruan Maketa Lehiaketaren orria ere plazaratu du. Izan ere, Euskadi Gazteak XII. Maketa Lehiaketa martxan jartzeaz batera, entzuleei euren maketa rikgustukoenari internet bidez botoa emateko aukera ere eman nahi izan zaie. Web gune honetan 20 talderen kantak entzun eta gustukoena aukeratu daiteke.

Azaroaren 3a bitartean 200 musika talde berrik eman diote erantzuna Euskadi Gazteak egindako deialdiari. Horien artetik epaimahaiak gustukoen izan dituen 20 aukeratu ditu eta horiexek daude entzungai webgunean. Horietatik boto gehien jasotzen dituzten hiru taldeek, epaimahaiak aukeratuko duen irabazlearekin batera, Maketa Lehiaketa dela-eta grabatuko den CDan euren kantak sartzeko aukera izango dute.

Aitzakia honekin gainera, abenduaren 14an kontzertu erraldoia antolatu du Euskadi Gazteak Bilboko Kafe Antzokian. Talde irabazleak bere lana jendaurrean aurkeztuko du han, eta ondoren, Britainia Handiko Supergrass taldeak “Life on the other planets” disko berria aurkeztuko du.

Erantzunak

Luistxo
2002-11-26 : 11:01

Ez daukana webgune honek da diala. Ze tokitan ze frekuentziatan entzun daiteke? Ezin jakin.


Ez pentsa txorakeria denik. Eibarren lanean nagoela sarri entzuten dut beste musika-kate oso interesgarri bat, EITB Irratia: musika etengabea normalean, eta webgunearen bidez unean unean zer ari diren jartzen ikus dezakezu (autorea, abestia, nor diren jakin). Baina ez duena esaten EITBk da irrati hori zein frekuentziatan entzun daitekeen Donostian (adibidez), eta hori da koxka, ez dut han sintonizatzerik izan.


Webgune batean, eta euskal orografia kontuan izanda (haran bakoitzean frekuentzia desberdinak), nolatan ez zaie bururatu dialaren informazioa ematea Internet bidez?


Unai Barrena
2002-11-26 : 11:19

> Webgune batean, eta euskal orografia kontuan izanda (haran bakoitzean frekuentzia desberdinak), nolatan ez zaie bururatu dialaren informazioa ematea Internet bidez?


Nik badut beste galdera bat ere. Zergatik ezin da entzun EITB irratia, esaterako, nire iMac-etik?


On-line dagoela esaten digute. Baina gero ezin entzun. Alferrik nago ordaintzen ADSL linea, izan ere, irratia ere ezin badut entzun... Nire lanean ohitua nago irratia entzutera, baina ezin dut horrelakorik egin. Ez da izango EITB entzuteko Bill-en laguna izan behar dela, ezta?


Barrena, Unai


Erantzun

Sartu