Sustatu logoa Teknologia albisteak

Galiziako marea beltza satelitez eta Internetez

iñaki olano
2002-11-22 09:11

Europako espazio agentziaren satelite batek a ze nolako mesedea egin dien ekologistei eta benetan egoera zein den jakin nahi dutenei! Zuek ere ikusi dezakezu Internetetik.

Sekulako irudi adierazgarriak dira ENVISATenak, hauek ez dute gezurrik esaten eta datozen egunetan, hilabeteetan ere Prestigerekin zer gertatzen den esango digute argi asko (nolatan ez duen Espainiako diplomaziak honi buruz ere Bruselan zeozer egiten).

Bide batez, helbide honetan bestelako hondamendien argazkiak ere ikus daitezke. Sumendi-erupzioak esaterako.

Begiratu hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu