Erakusketa hau euskal Idazleen elkarteak antolatu du Bilbao Bizkaia Kutxak babestuta. Idazle berriak eta horien obrak ezagutaratzea eta belaunaldi beriaren ezaugarriak azaltzea da helburu nagusia.
Euskarri erakargarri baten bitartez egin gura dute erakusketa Euskal Idazleen Elkartekoek eta irakurzaletasuna piztea dute helburu.
Erakusketa Bilboko liburutegi munizipalean egongo da (Lehendakari Agirre, 42) eta duela bi egun dago zabalduta. Hala ere, Ofizialki, hil honen 27an zabalduko da eta bertan poesia errezitaldi musikatua egingo dute erakusketan izango diren idazleek.
Abenduaren 3tik 8ra bitartean Durangoko azokako karpan izango da erakusketa eta han ikusi ahal izango du interesa duen guztiak nahiz eta erakusketa 14-18 urte bitartekoendako pentsatua egon.
Idazle hauek hartzen dute parte erakusketan: Garikoitz Berasaluze (Getaria, 1975), Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972), Ana Urkiza (Ondarroa, 1969), Harkaitz Cano (Lasarte-Oria, 1975) Unai Elorriaga (Getxo, 1973), Pili Kaltzada (Donostia, 1970) Julen Gabiria (Galdakao, 1973), Jose Luis Padron (Urretxu, 1970) Pello Otxoteko (Irun, 1970), Castillo Suarez (Altsasu, 1976) Igor Estankona (Artea, 1977), Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975), Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) Asier Serrano (Eibar, 1975), Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) Goizalde Landabaso (Deustu, 1970), Lutxo Egia, (Santander, 1969), Martin Etxeberria (Zarautz, 1974), Xabier Etxeberria (Zarautz, 1974), Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo, 1977), Mirari Garcia de Cortazar (Donostia, 1969), Xabier Aldai (Azpeitia, 1975) Nagore Amondarain (Arantzazu, 1979), Un Apalategi (Paris, 1972), Iñaki Gurrutxaga (Orio, 1981), Fernando Morillo (Azpeitia, 1974), Jon Benito (Zarautz, 1981), Unai Iturriaga (Durango, 1974), Maialen Zubeldia (Ikaztegieta, 1978), Gorka Torre (Baiona, 1974)
Erantzun
Sartu