Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikak, bertze behin, zerrerran franko eragin du. Atzo karrikaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialak komunikabideentzako diru laguntzen deialdia. Egoera beltza dator, baina dagoeneko, nahikoa gaizki utziak ditu Nafarroako euskarazko hedabideak.
Ez da kontu berria, baina egoera latzari, deialdia azaroa bukaera aldera egin izana erantsi behar zaio, eta horrek, diru arazo larriak eragin ditu dagoeneko Nafarroako euskarazko hedabideetan. Aurrekontuetan %16ko jaitsiera; gaztelaniazko hedabideetan euskararen presentzia testimoniala egiten dituztenak saritzea, eta urtez urte aldatzen diren irizpideak erabili ditu Pegenautek zuzentzen duen sailak.
Iaz Nafarkaria dirurik gabe gelditu zen eguneroko euskarazko prentsarentzat dirurik ez zegoelako. Aurtengo irizpidea, ordea, etenik gabe 2001a baino lehen argitaratzen den komunikabidea behar duela.
Nabarra -ren kasuan, aldiz, iaz dirurik gabe sortu berria zelako, eta aurten, 2001ean sortu zelako! Eta zerrendak jarraitu egiten du... Euskalerria Irratia izanen da bertze kaltetu bat, eta Oixe Sakanako aldizkaria... Sarituak, berriz, Diario de Navarra, Canal 4, Canal 6... euskarari tratamendu irriemangarria egiten dioten hedabideak. Luze eta zabal dator gaia gaurko Egunkarian.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean (boletinean) hementxe dago argitaratua, bere baldintzekin eta.