Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailetik jotzen dugu zuregana, IEB2003, Informatikari Euskaldunen IV. Bilkuraren berri emateko. Udaberrian beste ekitaldi bat antolatzea pentsatu dugu; horri buruzko informazioa eman eta parte hartzeko gonbidapena luzatzea nahi genuke. Bilkura datorren urteko apirilaren 4an izango da Donostian.
Gai nagusia, oraingoan, Informatikaria gizarte elektronikoan da. Gero eta gehiago esaten da gizarte elektronikoan, e-gizartean, bizi garela.
Administrazioan zein irakaskuntzan, komunikabideetan zein merkataritzan, instituzio zein gizarte mugimenduetan, gero eta gehiago ari dira sartzen informatika, eta informatikarekin zerikusia duten beste teknologia batzuk. Honen aurrean:
-Zer eginkizun betetzen du informatikariak?
-Lagundu ote dezake gizarte euskaldunago bat lortzen?
Horren guztiaren inguruan osatu nahi genuke, bada, laugarren bilkura hau. Gai nagusia hori izanik ere, informatikan euskaraz jarduteak berarekin dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldiko mintzagaien artean. Informatikaren inguruan gabiltzanok softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari, eta beste bildu, elkarrekin eguna eman, eta komun ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea dugu, bada, helburu nagusia.
Helburu horiek betetzeko, ondokoak antolatuko dira egun osoko ekitaldi berri honetan:
Hori guztia dela eta, jardunaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu. Anima zaitez hitzaldiren bat proposatzera edo/eta software-erakusketan parte hartzera. Edota, besterik gabe, bilkurara etortzeko izena ematera, benetan uste baitugu informatikan euskaraz jardun nahi dugunok biltzea garrantzi handikoa dela, elkarren interesak, arazoak eta kezkak nondik norakoak diren jakin dezagun. Besterik gabe, har ezazu agur bero bat.
IEB2003ren antolakuntza-taldea: Edurne Larraza, IEB2003ren koordinatzailea. Koordinazio-lana: Edurne Larraza
Idazkaritza UEUko ikastetxe nagusia. Markeskua, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar
Komunikazioak Olatz Arbelaitz, Ana Arruarte
Mahai-ingurua Eneko Agirre, Aitor Soroa
Software-erakusketa Iñaki Alegria, Igor Leturia
Bestelakoak: Olatz Arregi, Xabier Arregi, Arantza Díaz de Ilarraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola
Erantzun
Sartu