Munduko konputagailurik arinenaren aurkezpena Erandion
Gaur, azaroak 20, arratsaldeko 18.00etan izango da aurkezpena.EK Computer enpresa bizkaitarrak gobidapena egiten dizu Pentium IV 3,5 GHz konputadorea nola dabilen ikusi ahal izateko. Munduko azkarrena den ordenadorea SpeedPlus teknologiarekin uztartu eta orain arte sekulan lortu ez den abiadarik handienaz ibiliaraziko dute beraiek egindako konputadorea.
Bide batez, hardware enpresa bizkaitarrak instalazio berrien inaugurazio ekitaldia egingo du asteazkenean. Gonbitea euskaldun guztioi luzatzen digu.
Munduko ordenadorerik azkarrena aurkezteaz gain, AMD 2500+ Dual bat ere aurkeztuko dute. Halaber, Linux zerbitzuak eta paketeak eta Eucotek eta EK group enpresak dituen beste ekoizkin batzuk aurkeztuko ditu. Home zinema eta bideo txartel arinak ikusteko aukera egongo da, baita EK Computer enpresako kideekin pintxo eta edari batzuk hartzeko aukera ere. Beraz, arratsalde bikaina, solasean, hardware eta Linux adituekin lagunartean, Open Source Solutions enpresa berriko kideak ere egongo baitira.
Erandioko enpresak dituen instalazio berriak Erandio Behekoan daude, Ibaizabal-en ondoan, ibaiertzeko semaforoaren ondoan. Beren zibergunea helbide honetan dago: EK Computer.
Erantzunak kargatzen...