Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian Saretek-ek antolatutako Zientzia eta Teknologiaren Astea hasi da. Ibarretxe Lehendakariak hasiera emate ofiziala egin du eta CSIC-eko Javier Etxeberriak eta Andrew McLaughlin-ek, Harvard Unibertsitateko Centre for Internet and Society-eko irakaslea, Teknologia eta Internet inguruan hitzegin dute.
Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, eta Saretek-eko Lehendakariak, Manuel Fuentes-ek, jardunaldiari hasiera eman diote.
Ondoren, Javier Echeverriak , Iruñan jaiotako filosofo eta matematikoak, Teknologiaren konzepzio sistemiko batetik abiatuz, Noosfera eta nooteknologia sistemen garrantziari buruz hitzegin du. Informazio eta ezagueraren garrantzia goraipatu du eta, noosistema bezala, Ezaguera Zientifiko eta Teknologikoaren eraginkortasuna azpimarratu du. Batez ere, beste sistemak - gizasistemak, ekosistemak edota teknosistema bera -, aldatzeko duen ahalmenagatik. Sistema neurtu eta ebaluatzearen beharraren aipamena egiteaz aparte, labur bada ere, nootokiak eta nookultura kontzeptuetaz hitzegin du Echeverriak.
Bestalde, atzo gauean abioia hartu eta New York-etik gaur goizean bertan ailegatu den Andrew McLaughlin -ek Internet buruzko hiru gai jorratu ditu.
Andrew McLaughlin Harvard Unibertsitateko Centre for Internet and Society -eko irakaslea da, eta aipatutako gaiak honakoak izan dira:
Dena den, McLaughlin-en tesi nagusiaren arabera, Internet-ek ez du sortu ezer berririk. Hori bai, lehendik zeuden joerak bizkortu eta areagotu edin ditu.
Aditzera eman denez hitzaldi biak saretek-en dituzte eta, eskatuz gero, e-postaz banatuko dituzte.
Erantzun
Sartu