Antzerki testuen lehiaketako irabazleak eman dira ezagutzera
Sariketa honetako epahimahian antzerkiarloko zenbait profesionalek eta Bilboko Udaleko Kultura eta Turismo Saileko zenbait ordezkari izan dira. Epaimahaikideek kontuan hartu dituzte lanen originaltasuna, literatur kalitatea eta antzezgarritasuna; hau da, ikuskizuna eszenara eramateko aukerak.
Teatro laburreko II. ekinaldian sarituak izan diren irabazleak hauexek:
- Javi Cillero: Xake Jokalariak lanarekin,
- Kepa Gallego: www.sexua.org.asmoa lanarekin.
Gaztelerazkoa Kepa Ibarrak irabazi du Gabriel Gabrielle lanarekin. Iazko sariketan Galder Perezek eraman zuen saria Eztenbako Trikuak antzezlanarekin, eta gaztelerazkoa Amaia Vegarentzat izan zen, La Madre tituludun lanarekin.
Euskarazkoak 1200 euroko saria jasoko du, eta gaztelerazkoak 1000 eurokoa. Bejondaiela irabazleei!
Sari banaketaren data ez dugu jakin ahal izan zehaztuta dagoen, baina oraindik ez dela egin esan dezakegu, behintzat. Irabazleen izenak, eta testuak,ordea, irakurtzeko moduan daude jadanik. Bilbao Cafe-Bar-en webgunean daude lanok norberaren ordenagailura jeisteko moduan.
Erantzunak kargatzen...