Goienkaria, Europako ondoen diseinatutakoen artean
Gaur eman da jakitera zeintzuk diren Europako diseinu onena duten egunkariak. Irabazleen artean, izen ezagun asko; ezezagunak ere bai. Baina aukeratuen artean, biziki poztu gaitu Goienkaria ikusteak.
Alemaniako Office for Newspaper Design-ek, Europarako antolatutako lehiaketan, 22 herrialdeko 206 egunkarik hartu dute esku. Lehiaketan, sari nagusia eta beste 16 motako sariak ematen dituzte.
Hainbat atal saritu dituzte, besteak beste, honako hauek: Azalik onenak, Tratamendu grafiko onenak, Tipografia erabilerarik onenak, Sailen azalik onena..., azken honetan, hain justu, izan da aukeratua Goienkaria-ko Kultura eta Aisialdiko Goienka2a. Guztira, 10 egunkari izan dira aukeratuak atal honetan, batzuk ospe handikoak, gainera: The Daily Telegraph , The Independent on Sunday , The Prague Post eta beste hainbat.
Azpian ikus ditzakezu Goienka2ako lan sarituak:
Aurtengo saritu nagusiak honako hauek dira:
Nazio mailako egunkarien atalean: Ta Nea, Grezia.
Eskualdeko egunkarien atalean: Bergens Tidende www.bergens-tidende.no/, Norvegia.
Lekuko egunkarien atalean: Tønsbergs Blad , Norvegia.
Astekarien atalean: Frankfurter Allgemeine Sonntagszeitung , Alemania.
Gainera, epaimahaiak bereziki aipatu nahi izan du Lisboako Diario de Noticias -en DNA gehigarria.
Euskal Herriko, El Correo , eta Espainiako estatuko, El Periodico , Levante , La Voz de Galicia, ere sarituak izan dira hainbat ataletan.
Erantzunak kargatzen...