Sustatu logoa Teknologia albisteak

KONEKTA-LAN ekimenak 1.382 enpresa gehitu ditu Internetera

editorea - Kutxanet-etik
2002-11-15 13:11
Zer da konektalan?

Zer da konektalan?

KONEKTA-LAN laguntzako ekimen bat da, Gipuzkoako denda eta saltegi, negozio, profesionari eta ETEei irekia, sektore hauek guztiak Internet-en integra daitezen. Plan horrek zure negozioak Sarean urrutirainoko bidea egin dezan beharrezko laguntza guztia eskaintzen dizu:

  • Doako aholkularitza zure negozioa Internet-en sartzeko eta horretarako behar duzun ekipamendu informatikoari buruz.
  • Doako trebakuntza, zure negozioari Internet-en ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta on line bankuaren abantailak ezagutzeko.
  • Bere egoitza Gipuzkoan duen edozein enpresak egindako zure web gune korporatiboa sortzeko kostuaren %75eko subentzioa (gehienez ere 300 euro
  • Internet-erako konexioa, abantailazko baldintzetan.
  • Domeinua erosteko gestioak, zure enpresak Internet-en helbide propioa izan dezan.

Zer lortu da Konekta-lan-ekin?

Ekimen honek aurrerantzean beren enpresa Interneten ikusiko duten 6.000 langile baino gehiago ukitu ditu.

Zerbitzuen sektoreak bereganatu du izen-emateen %84, industriaren sektoreak %13 eta Eraikuntzarenak %3. Konpainia hauetariko %54ak bina enplegatu zituzten, %33ak 3-9 enplegatu bitarte, eta %13 izan dira hamar lanpostutik gorako enpresak.

Hainbat Merkatari-Elkarteren, Lanbide-Elkarteren eta Enpresa-Munduko Sektore-Elkarteren lankidetzaz baliatu da ekimena.

  • Berrogehita bost herritatik datoz izen-emateak.
  • Hogeina orduko 52 Trebakuntza-ikastaro ematen ari dira 12 herritan, 648 pertsonarentzat guztira.
  • e-gipuzkoa. kutxa-ren subentzioak 410.000 Eurotik gora iritsiko dira.
  • Web egileeen gipuzkoar sektorean sorturiko negozioak 1.100.000 Euroko zifra gainditzen du.
  • Enpresak: 277 enpresa berri hasi dira kutxanet enpresekin eragiten.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu