Erabileran eragin Jardunaldia antolatu du SEIk
Euskararen ERABILERAN ERAGIN jardunaldia. 2002ko abenduaren 20an, UEUren egoitza nagusian, Eibarren izango da jardunaldi hori. Zein bilakaera izango du erabilerak? Erabilera areagotzeko ekimenekin zertan asmatu dugu, zertan ez? Zer egin erabilera ohiturak aldatu eta erabilera areagotzeko?
SEI elkarteak jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Edukia eta matrikulazioari buruzko xehetasunak testu osoan eta SEIren webgunean dituzu edota ondorengo telefonoan 943.59.25.56
Azalpena:
ERABILERA AREAGOTZEAREN ERRONKA Erabileran eragitea da euskararen berreskurapen eta normalkuntza ahaleginen jomuga. Erabileran eragiteko hamaika ekimen eta plan jarri da abian azken urteotan. Adierazle honen bilakaera jarraitzeko metodologiak eta egitasmoak ere garatzen ari gara.
IRITZIAK TRUKATU ETA GURE BURUA JANTZI Jardunaldi honetan euskararen erabileran eragiteko erronkari erreparatu nahi diogu. Egindakoa astindu eta egin beharrekoa irudikatzen lagunduko digun saioa izan nahi du. Horretarako gaian aski ezagunak eta eskarmentu handikoak diren izenak elkartu ditugu.
ARLOKO ADITUAK BILDU Jardunaldi honek, beraz, zu eta zu bezala arloan ardurak eta eginkizun zehatzak dituzten lagunak bildu nahi ditu. Ez da, beraz, nahi duen ororentzat zabalik dagoen ekimena, espezialistei eta arloko adituei zuzendutakoa baizik.
PARTE HARTU Honen bitartez, beraz, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Kontuan har ezazue komenigarria dela izena lehenbait lehen ematea gehienez ere 40 laguneko taldea bildu nahi baitugu (eztabaida eta parte hartzea errazteko asmoz).
Azter ezazue arretaz gure gonbidapena, espero dugu gaiak berak eta bertan bilduko garen lagun taldeak aski erakargarri egingo dizutela aukera hau.
EGITARAUA
09:00-09:20: Dokumentazioa eta akreditazioak jaso.
09:20-09:30: Jardunaldiaren aurkezpena.
09:30-11:30: 1. mahai-ingurua: zein bilakaera izango du erabilerak?
Hizlariak: Iñaki Mtz. de Luna, Xabier Isasi, Eguzki Urteaga eta Mikel Arregi
Moderatzailea: Imanol Esnaola
11:30-11:50: Atsedenaldia.
11:50-14:00: 2. mahai-ingurua. Erabilera areagotzeko ekimenak: zertan asmatu dugu, zertan ez?
Hizlariak: Pello Jauregi, Elias Zumalde, Joxe Jabier Iñigo eta Iñaki Artola
Moderatzailea: J. Inazio Marko Juanikorena
14:00-16:00: Bazkaria.
16:00-18:00: 3. mahai-ingurua: Zer egin erabilera ohiturak aldatu eta erabilera areagotzeko?
Hizlariak: Iñaki Arruti, Kike Amonarriz, Iñaxio Agirre eta Rosa Ramos.
Moderatzailea: Pablo Suberbiola
18:00-18:30: ONDORIOAK eta amaiera
Izena emateko oharrak
Izena emateko galdetegi hau bete eta bidali mezu hau Euskararen erabileran eragin jardunaldian parte hartu nahi dut SEI elkartera.
Matrikula mota:
- a) Bazkide matrikula
- b) Erakunde matrikula
- c) Matrikula Arrunta
Izen-deiturak:
NAN / IFK:
Helbidea:
Herria:
Posta kodea:
Harremanetarako telefonoa:
Elektroposta helbidea:
Arloarekin duzun lotura: a) Ikerlaria, b) Euskaltzalea, c) Normalkuntza teknikaria, d) Arduradun politikoa, e) Bestelakoak Zein erakundetan diharduzu? Zein da zure ardura / eginkizuna?
Izena emateko dirua Euskadiko Kutxako kontu honetan sartu abenduaren 13a baino lehen: 3035 0217 70 2170010762
Izen-emateko epea: abenduaren 13ra arte
Matrikula motak:
- Bazkide matrikula: 35 (Elkarteko bazkide direnentzat)
- Matrikula arrunta: 56 (Elkarteko bazkide ez direnenentzat)
- Matrikula bereziak: 85 (Administrazio publikotik datozenentzat)
Matrikula prezioaren barruan sartzen direnak:
- Jardunaldiko matrikula
- Bertan banatuko den dokumentazioa
- Parte hartu izanaren ziurtagiria
- Hamaiketakoa
- Bazkaria
Erantzunak kargatzen...