Sustatu logoa Teknologia albisteak

Helduen Euskalduntzearen "krisi" eta etorkizunaz gehiago

El Correo Español egunkariak berriki aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritzak eredu paregabea eskainiko du datorren otsailetik aurrera, hemen egiaztatuko duzunez. Ingelesa (britainiarra zein amerikarra) ikasi nahi baduzu, ondo; italiera nahiago? ondo; alemana? frantsesa? espainiera?. Dena ondo, lagun. Euskara ere ikasi ahal izango duzu, baldintza beretan, prezio berean. Ze demokratikoak, ze pluralak, eta ze toleranteak garen Euskadiko Autonomia Erkidegoan.

Auto-ikaskuntzari buruzko beste hausnarketa bat duzu hemen, Deia egunkarian argitaratutakoa.

Amaitzeko, kasualitateetan sinesten dutenendako, bilduma egiten segi dezaten: otsailetik aurrera eskainiko omen du Jaurlaritzak sistema berri hori eta otsailean emango du HABEk Euskaltegien Bideragarritasun Planaren emaitzen berri. El Correo Españoleko artikulo osoan ez da euskaltegi hitza behin ere azaltzen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu