Aspaldiko partez, berrikuntza bat ordenagailuen alorrean. Joan den ostegunean Microsoftek eta hainbat ordenagailugilek aurkeztu zuten produktu berri bat: Tablet PC izena du, alegia, arbel elektronikoa. Baina hemen ere, pilo guztiak ez omen dira metak.
Nolakoa da, baina, arbel elektronikoa? (Artikulu honen amaieran ikus dezakezu hainbat adibide, argazkiak klik eginez gero). Neurriz eta pisuz ematen du ordenagailu eramangarri bat, baina bestela tekla bidez egiten diren hainbat eta hainbat lan, bolaluma bat erabilita egiten dira hemen, pantailan idazten duen bolaluma bat. Egitura ere ez da ordenagailu eramangarriena.
Aspaldi eskolan erabiltzen ziren arbelen tankera du tramankulu berriak, baina arbela bera barik, pantaila bat du goialdean. Erabil daiteke etzanda edo angelua egiten, irakurtzeko. Modelo batzuek badute teklaturik eta bata zein bestea erabil daitezke, teklatua edo arbela. Beste batzuk arbel elektroniko hutsak dira, nahiz eta erants dakiekeen teklatua.
Microsoft Journal
Arbel elektronikoak erabiltzen du Windows XP sistema eragilearen bertsio berezi bat, posible egiten duena eskuz idatzitakoa jasotzea eta ezagutzea. Programa txiki bat dauka, Microsoft Journal, egina oharrak-eta eskuz idazteko eta utilitate bat du, Tablet Input Panel, testua sartzeko beste programa batzuetan.
Walter S. Mossberg kazetari amerikarrak tramankuluok frogatu eta iritzi hau azaldu du The Wall Street Journal egunkarian:
Alde onak
Alde eskasak
Oraindik akatsak handiak direla eta, Mossbergek ez du uste arbel elektronikoak oraindik gertu daudenik masa merkatuetara iristeko. Banaka batzuek erosiko dituzte, hala nola zenbait teknofilok, oharra eskuz hartzeko desiatzen daudenak eta pantailan irakurtzen ordu asko igaro behar dituztenek.
Prezioei dagokienez, arbel hauek 1.800 eta 2.400 euro artean kostatzen dira, modeloaren arabera. Hau da, ordenagailu eramangarriek baino 250 euro gehiago.
Berriro ere saldu nahi izan digu Microsoftek berak asmatu ez duen
zeozer berak asmatua dela.
TabletPC horiek ez dute batere etorkizunik: garestiegiak dira, eta
gainera, ez dut uste bereziki erabilgarriak izango direnik. Aurkezpenetan
Azaldu duten kontzeptua: ordenagailu arina, eramangarria eta
boligrafo baten bitartez blok ohar baten moduan erabil daitekeena,
aspaldi asmatu zen: Handheld Computer edo eskuko ordenagailua
da.
Tablet PC hori zer da? Poltsikoan ezin eraman daitekeen eskuko
ordenagailua, hura baino askoz ere garestiagoa eta bateriaren iraupenari
zein erabilgarritasunari begira eraginkortasunez txikiagoa.
Baina hori bai: Windows XP du!