Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zientzia eta teknologiaren astea

editorea - Sustatu
2002-11-12 11:11

Saretiek-Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal sareank zientzia eta Teknologiaren Lehen Astea antolatu du, Berrikuntzaren kultura Gizartean zabaltzeko.

Horretarako, aste horretan zabalkunde-jardunaldiak egingo dira EAEko hiru Lurralde Historikoetan, eta nazioaretean ospe handia duten hizlariek interes handiko gaiak azalduko dituzte. Gainera, bisitak antolatuko dira instalazioetara, baita Ate Irekien Eguna ere tekn ologi Elkarte edo Parke teknologikoetan.

Egitarau zehatza hemen aurkituko duzu. Ez pentsatu beste dokumentu baten itsastea hor dagoen testua, ezin da horrelakorik egin-eta. En fin.

Egunak: azaroaren 18tik azaroaren 24ra bitartean. Goizez izango dira ekitaldi gehienak, azken egunekoa kenduta. Ordutegia, 9:00etatik 13:15ak bitartean.

Bukaera ofiziala azaroaren 24an emango zaio ekitaldiei. Bertan izango dira Josu Jon Imaz Indurstria, Merkataritza eta Turismo Sailburua eta Anjeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.

Hurrengo egunean, 25ean ate irekien jardunaladiak izango dira Miramonen, Miñanon, eta Zamudion. Teknologia parkeetan eta Miramonen kasuan Zientziaren Kutxagunean.

Izena emateko formulario hau bete behar duzu euskaraz ezin beteko duzun arren.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu